Ehundaka pertsona
bildu ziren atzo Ordizian Oianguko proiektuaren kontra
lehenengo manifestazioa
izan zen eta egistasmoa bertan behera uzteko eskatu zioten udaletxeari
Donostia. Ehundaka pertsona abiatu ziren
atzo Ordiziako plazatik Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformak
antolatu zuen lehengo manifestazioa zela eta. Ordiziar asko agertu
ziren herriko plazan "elitezko aisialdi gune pribatua" (golfa,
paint-balla, igerileku txiki bat, etab.) jartzearen aurka, eta
Udalaren erabakia "iruzurra" zela azpimarratu zuten.
Manifestazioa bukatu ondoren idatzi bat
irakurri zuten eta bertan, antolatzaileek proiektua bertan behera
uzteko eskatu zioten Udaletxeari. Honetaz gain, "segurtasun
plan berezi bat" idaztea beharrezkotzat jo zuten. Oiangu
Publikoa eta Bizirik-eko segurtasun teknikariaren ustez, segurtasuna
ez dago bermatuta egitasmo berri honetan. Izan ere, golfean erabiltzen
diren pilotak arazoak sortuko lituzkete ondoko parkean ibiliko
ziren pertsonetan eta hamar metroko sareak jartzea ez litzateke
soluzioa, pilota askok altura hori pasako zutelako.
Oianguren
inguruko eztabaida aspalditik dator. Udalak otsailaren 28an parkearen
ustiakuntza enpresa bati ematea erabaki bazuen ere, egitasmoak
ondorio larriak dituela dio Plataformak eta "kontzesioa
emateko moduak akats nabarmenak". Orduz geroztik 3.000 firma
bildu dituzte proiektuaren konra. >n.g.