Oiangu publikoa eta bizirik PlataformaÚltimo informe  del Ararteko

Estamos trabajando por un parque público y vivo
Contacto

Alegaciones

Presentación

Oiangu

El Proyecto

La Plataforma

Euskara

Agenda

Últimas noticias

Prensa

Enlaces interesantes

Goierriko kasta

 

Ordiziako aisialdi zentro pribatuaren proiektua aurkeztua

Ikengu enpresak ostiralean eman zituen Oianguko zentroaren proiektuaren nondik norakoak. Litekeena da golf zelaiak, «paint ball» zelaiak, hiru aparkaleku eta hotel bat eraikitzeko lanak apirilean hastea, eta ingurumen eskola kentzea. Zentroak urtean 180.000 euroko irabaziak izango ditu.

ORDIZIA

Ikengu enpresako buruek Oianguko aisialdi zentroaren proiektua aurkeztu zuten joan den ostiralean Ordiziako Barrena jauregian. Oiangu toki seinalatua da, bere zelaietan ordiziarrek bazkariak eta beste ospakizun batzuk egiten dituzte-eta, eguraldia lagun dutenean.

Enpresak esan du Oianguk orain arte «erabilera eskasa» izan duela. Hori dela-eta, golf zelaiak, paint ball zelaiak, hotel bat eta hiru aparkaleku aurreikusi dituzte. Proiektua geldiarazi ezean, egun haurrei ingurumenaren garrantziaz ohartarazteko dagoen eskola itxi egingo dute.

Ikengu enpresaren hitzetan, aisialdi zentroak «30 lanpostu eta, urtean, 180.000 euroko irabaziak sortuko ditu». Litekeena da lanak apirilaren amaieran hastea eta bi urteren buruan zentroak ateak irekitzea.

Aurkezpenean enpresako Unai Sanzek ziurtatu zuenez, orain arte publikoak izan diren guneak «libre izaten jarraituko dute». Dena den, proiektuak aurreikusten du gizakiaren beharretara egokitutako aisialdigunea oraingoa baino bi aldiz handiagoa izango dela, nahiz eta enpresak ez zien herritarrei zehaztu lur guztiak zertarako erabiliko dituzten. «Orain ezin dugu zehaztu», besterik ez zuen esan Unai Sanzek.

Ordiziako Udalak proiektua onartzerakoan ingurumen eskola bertan behera uztea ere onartu zuen. Bere tokian hotel bat eraikiko dute ziurrenik, hain zuzen, landa itxurakoa eta hamazortzi gela izango dituena. Taberna eta jatetxea, berriz, handitu egingo dituzte.

Gutxi batzuentzako igerilekua

Udalaren iritziz, orain herrian ez dago ezkontza bat ospatzeko nahikoa toki duen jatetxerik. Horregatik, Udalak proiektuari baiezkoa emateko baldintza bat jarri zion Ikenguri: jatetxea handiagoa izatea. Proiektuak aurreikusten du Oianguren baserriaren atzealdean 250 pertsonarentzako jatetxea egitea.

Litekeena da hotelaren ondoan arrautza itxurako igerileku txiki bat eraikitzea, baita biltoki bat ere, Oiangun jarduerak antolatu ahal izateko. Horretaz gain, paint ballean jokatzeko zelaiak egokituko dituzte. Joko horretan bi taldek parte hartzen dute, eta partehartzaile bakoitzak gezurretako eskopeta bat dauka. Eskopetak tintaz betetako bolak jaurtikitzen ditu eta jokalariek beste taldeko kideak jo behar dituzte.

Unai Sanzek azaldu zuen tintak ez diola ingurumenari kalte rik egiten: «Biodegradablea da eta 24 ordu bete baino lehen disolbatzen da». Gainera, hau nabarmendu zuen: «Joko dibertigarria eta arriskurik gabekoa da, adrenalinari eragiteko oso aproposa».

Dena den, zentroko tokirik gehiena pitch and putten jokatzeko egokituko dituzte. Joko hori golfaren modalitate bat da baina leku txikiagoa behar du. Unai Sanzek aurreratu zuenez, partida bakoitzak «hogei euro balioko du» eta «ordu eta erdiko iraupena izango du, batezbeste». Proiektua diseinatu dutenek espero dute egingo duten golf zelai txikiak turista ugari erakarriko dituela.

Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataforma