|
 |
Ibilaldia Oiangura
Gaia: Oainguko anfibio eta narrastiak
Aranzadiko Ornodunen eta Botanika sailetako ikerlariekin
otsailak 18, larunbata
goizeko 10'30etan
Ordiziako Altamira auzotik
(Txola edaritegiaren aurrean) |
Oianguko
putzua eta haltzadia
Azken
hamarkadetan anfibio-populazioen gainbehera nabaria ematen
ari da mundu mailan. Badirudi, egin diren ikerketen arabera, faktore
bakar baten ondorio izan beharrean faktore ezberdinen eraginez
dela gainbehera hau: erradiazio ultramorearen gorakada, euri
azidoa, pestizida eta ongarrien gehiegizko erabilera, gaitzak,
autoen zanpaketak eta batez ere habitataren galera edo murrizketa.
Gipuzkoan bertan, hainbat lan egiten ari dira Hegoaldeko Zuhaitz
Igelaren habitatak berreskuratu asmoz, populazio hauen kontserbazio
eta iraupena bermatu ahal izateko. |
|
|
Anfibioen
egoera kezkagarria izanik, ezinbestekoa da hauen ugalketarako
guneen kontserbazioan eta ezagutzan sakontzea; batez ere kontuan
izanik animalia bereziki sentsibleak direla eta ondorioz habitaten
kontserbazio egoeraren eta kalitatearen adierazle onak. Zentzu
honetan berebiziko garrantzia dute Oianguko putzuaren edo
errekastoaren inguruan garatzen den haltzadiaren moduko habitatek,
anfibioen garapenerako baldintza oso aproposak eskaintzen
baitituzte. Gune honen garrantziaren adierazle dira Oianguko
putzua Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Katalogoan barneratuta
egotea eta haltzadiak Europar Batasuneko Habitat Arteztarauen
prioritatezko habitat modura babestuak egotea.
|
Hau
honela izanik kezkatzekoa da Oiangun golf zelai bat eraikitzeko
egitasmoa eta galdera asko sortzen ditu: ze egitasmo burutuko
ditu Ordiziako Udalak habitat hauek babesteko? Ze eragin izango
luke uraren kalitatean golf zelaian erabilitako gai kimikoek
edota egin beharreko azpiegiturek? Eta bertan bizi diren animalia
eta landareengan?...
Aranzadiko
adituekin Oiangura irteera
 |
|
 |
Aranzadi
Zientzia Elkarteko ikerlariek Oianguko putzuaren garrantzia
azpimarratu dute, bereziki anfibio-populazioen beharrizanak
ezin hobeto betetzen dituelako.
|
|
Dituen
ezaugarriak eta inguruan garatzen den landaredia kontuan izanda
beharrezko ikusi dute modu egokian kudeatzea. |
 |
|
 |
Kontuan
izan behar da ur-sistema hauek eragin handia dutela uraren kalitatean
eta aldi berean beren inguruan eman daitezkeen asaldadurekiko
oso sentsibleak direla.
|
|
Hau
honela izanik, Aranzadiko ikerlarien aburuz beharrezkoa egiten
da bere iraupen eta kontserbazioa arriskuan jar dezaketen ekimenak
ekiditea. |
 |
|
|
Bestalde,
putzuaren inguruan eta orokorrean Oiangun topa dezakegun landarediaren
ezaugarriak ere azaldu dituzte, hainbat puntutan topa daitezkeen
landareen inguruko azalpenak ere emanez (haltzadia, hariztia,
gorostiak, erratzak, gaztainak…).
|
|
Aranzadiko Joseba Garmendia
eta Ainhoa Iraola Botanika saileko ikerlariak |
 |
|
 |
| Zentzu
honetan garrantzi berezia eman diote Oiangun topa ditzakegun “zuhaitz-motzei”.
Tamaina eta forma oso bereziko zuhaitz hauek garrantzi kultural
eta ekologiko handia dute: mendeetan zehar eman den erabilera
tradizinalaren emaitza direlako eta beraiengan hainbat
intsektu, ugaztun, hegazti, landare eta abarrek bizitokia aurkitzen
baitute. |
|
Orokorrean,
Aranzadiko ikerlariek Oianguren garrantzi paisajistiko, ekologiko
eta historikoa aldarrikatu dute eta beharrezko ikusi dute balio
hauen kontserbazioa bermatuko duen kudeaketa ematea Oianguko
parkean. |
|