Oiangu publikoa eta bizirik PlataformaArartekoaren  azken txostena

Parke bizi eta publikoaren alde ari gara lanean
Harremanetarako

Helegiteak

Aurkezpena

Oiangu

Proiektua

Plataforma

Español

Agenda

Azken berriak

Prentsa

Goierriko kasta

Esteka interesgarriak

 

 

 

Zure ekarpena

Atal hau lantzen ari gara oraindik. Web orri honetan zerbait eskegi nahiko bazenu gurekin harremanetan jartzeko bi era dituzu: 156 postakutxa, 20240 Ordizia edo oianguplataforma@yahoo.es. Argazkiak, testuak, marrazkiak, agiriak, berri eta esteka interesgarriak bidal ditzakezu.

Zer dio kaleko jendeak?

 

Txikitatik ibili izan gara Oiangun, eta leku zoragarria izateagatik egon gara beti gustora. Ondoren datozenek ere leku hau dagoen bezala ezagutzeko aukera izatea gustatuko litzaidake. Nik horrela utziko nuke. Ez dut golf zelairik egitea nahi.

Maribi Otegi, ordiziarra

 

 

Oiangu ezin da pribatizatu, ezta zatika bada ere. Oianguk erabilera publikoa izan behar du, betiere, daukagun natur ondarea zainduz eta errespetatuz. Bestalde, Ordizik dituen naturgune urriak ikusirik, astakeria eta hutsegite larria da, udalak honelako proiektu bat bereganatu eta bultzatu nahi izatea.

Imanol Urrestarazu, ordiziarra

   

Ordiziako ingurune natural bakarrenetakoa hau denez babestu egin behar da. Ordiziako umeek eta guk geuk ezagutu eta zaindu dezagun. Ez litzateke batere ideia txarra izango Ingurumen Eskola bat baserrian jartzea.

Agus Maté, ordiziarra

Eman ezazu zure iritzia! Argazkia, esaldia eta izen-abizenak besterik ez dira bidali behar.

 

Eta adituek?

Bertan aurkitzen diren haritz zaharrak Euskal Herrian geratzen zaizkigun azkenetakoak ditugu. Horrelako adibideak oso urriak dira, eta dibertsitate handiko guneak dira, bai fauna eta florari dagokionez.

Iker Zendoia

Aranzadiko Botanika saileko ikerlaria

   

Oiangun balore naturalistiko handia duten guneak daude eta hauen babesa beharrezkoa da. Udalak planteatzen duen projektuak bertan dauden gune heze, harizti, haltzadi eta pagadien etorkizuna zalantzan jarri eta herriarena dena gutxi batzuen eskuetan jartzen du.

Mari Azpiroz

Aranzadiko Botanika saileko ikerlaria

   

 

Oiangu babesteko hainbat arrazoi dauzkagu: beste herrialdeetan kontu haundiz babesten diren harizti zaharrak, balio naturalistiko garrantzitsua lortu duen hezegunea, espezie babestuak... Ondorioz, biodibertsitate haundiko gunea da. Proiektuaren emaitza, Oiangu pertsona  gutxi batzuek ustiatutako zelai artifizial batean bihurtzea litzateke. Ez ahaztu, Oianguri errespeto osoa zor diogu!

Ainhoa Iraola

Aranzadiko Ornodunetako saileko ikerlaria

 

Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataforma