 |
Oianguko egitasmoaren inguruan
herrian eztabaida bizia ari da ematen.
Ordiziar asko agertu da
parkean elitezko aisialdi gune pribatua jartzearen aurka,
eta Udalaren erabakia iruzurtzat jo du.
|
|
|
 |
Izan ere, Udalak otsailaren
28an parkearen ustiakuntza enpresa bati ematea erabaki bazuen
ere, egitasmoak ondorio larriak ditu, eta kontzesioa emateko
moduak akats nabarmenak. Arrazoi horiengatik, ezin izan da
garatu aurreikusita zegoen moduan.
|
2005eko martxoko
Goierritarra aldizkarian azaldutako mapa
|
|
 |
Oiangu Publikoa eta Bizirik
Plataformak hasieratik salatu ditu egitasmoa bera eta Udalaren
jokaera. Salaketa horiek babestuz...
|
|
|
 |
... hortxe ditugu Arartekoaren
txostena Udalari eskatuz kontzesioa bertan behera uztea legea
betetzen ez duelako, hain zuzen ere, hutsune nabarmenak dituelako
ikuspegi juridiko eta urbanistikotik, eta
...
|
Arartekoak
egindako txostena
|
|
 |
... herritarren
aurkakotasuna, 3.000tik gora, batzuk sinaduren bidez adieraziak,
eta beste batzuk, mota desberdineko atxikipenen bidez.
|
|
|
 |
Udala bere aldetik inolako zorroztasun
teknikorik gabe (ez arlo juridikoan, ez urbanistikoan, ez
eta proiektuan bertan ere) saiatu da egitasmoa goratzen,
konbentzitu nahirik Ordiziaren garapenerako ezinbestekoa
dela,
|
|
|
 |
ez duela ingurunean kalterik eragiten, guztiok
disfrutatzeko aukerak zabaltzen dituela, erabat legezkoa
dela...
|
|
|
 |
Saiakera horren bi ekimen
lotsagarri
izan ditugu.
|
2005eko
maiatzaren 19rako deialdia
|
|
 |
Batetik, maiatzaren 19an Udalak Udaletxean
aurkezpen-ikuskizuna
...
|
2005eko
maiatzaren 19rako deialdia
|
|
 |
antolatu zuen egitasmoari oniritzi ofiziala
eman nahirik,
|
2005eko
maiatzaren 19rako deialdia
|
|
 |
nahiz eta oraindik erakundeek ofizialki
ez duten inolako jarrerarik erabaki.
|
2005eko
maiatzaren 19rako deialdia
|
|
 |
|
2005eko
maiatzaren 19rako deialdia
|
|
 |
|
2005eko
maiatzaren 19rako deialdia
|
|
 |
Bestetik,
uztailean, Udalak udal
buletina banatu zuen. Hartan eztabaidaren muinari heldu beharrean,
informazioa manipulatzen zuen eta auzia desbideratzen saiatu
zen, arazoa kontu politikoa baino ez zela argudiatuz, eta
ehunka ordiziar irainduz.
|
Ordiziako
Udalaren lehen udal aldizkaria
|
|
 |
Arazoa, ordea, legezkoa da forma aldetik,
eta ingurumen arazoa eta soziala eduki aldetik.
|
|
|
 |
Plataforma, hori horrela, herritarren
mugimenduan
kokatzen den tresna da, hasieratik ezagunak
diren helburuak betetzeko. Aurkezpen honek herrian den eztabaidari
ekarpena egin nahi dio.
|
|
|
 |
Uste dugu garbi azaltzen duela zergatik
gauden arlo eta pentsakizun ezberdineko ordiziarrok egitasmo
honen aurka,
|
Goiko argazki hau fotomontajea
da
|
|
 |
eta zergatik
eskatzen diogun Udalari
egitasmoa bertan behera uztea, eta Oianguren izaera publikoa
eta balio naturalak babestuko dituen proiektu berria prestatzea
herriko eragileekin batera.
|
|
|
 |
Oraindik garaiz gaude. Entzunarazi zure
ahotsa eta ez utzi gehiegikeria hau gauza dezaten.
|
|
|
 |
Has gaitezen beraz Oianguren
aisialdi gunea egitasmoa deitzen den proiektuaz dakiguna
azaltzen. Esan behar baita daukagun informazioa
...
|
|
|
 |
komunikabideetan agertutakoa eta Udalak
uztaila baino lehen emandakoa dela,
|
|
|
 |
onartu ez zuten errekurtsoa sartu ondoren
informazioa
ukatu baitigute.
|
|
|
 |
Aurkezpen hau prestatzeko
erabili ditugun informazio iturriak hauexek dira.
|
|
|
 |
Hona hemen Udalak emandako mapa
|
Mapa
soilik ikusteko
|
|
 |
Egitasmo honen arabera, askaldegiak dauden
eremuak libre geratuko lirateke, baita hariztiak dauden eremuak
ere. Horietan lasai egoteko ez genuke ordaindu behar. Plataformak
inoiz ez du kontrakorik esan.
|
|
|
 |
Beste eremuak honako hauek izango lirateke:
Pitch&Putt (edo pobreen golfa); praktiketarako kantxa
bat paintball-a (taldekako gerra jolasa) igerilekua, eta
ezkenik, hoteleko aparkalekua. Sustatzaile eta Udalaren esanetan,
gorriz markatu ditugun eremu hauek herritarrok ez omen ditugu
erabiltzen.
|
|
|
 |
Agian, eremu horietatik gehien erabiltzen
den eremua praktiketarako kantxa deitu diotena izango
litzateke. Zein kalte egin diezaguke eremu hori galtzeak?
|
|
|
 |
Egia da eremu honek zuhaitz txiki batzuk
besterik ez dituela... Mahairik ere ez duela, erretegirik
ere ez...
|
|
|
 |
Bertan golfean jokatzen
hasi aurretik beroketak egin daitezkeela...
|
|
|
 |
Ez... Proiektuan ez da sare honen altueraz
hitz egiten... Praktiketarako kantxa izanda, luzeagoa behar
lukeela uste dugu... Baina proiektuko aurreikuspenaren arabera,
hesiaren metroak 10 euro bakarrik balio baditu... Agian hesi
politegia jarri diogu...
|
Goiko argazki
hau fotomontajea da
|
|
 |
Hortaz, alderdi horretatik pasiatuko bagenu,
Txindoki hesi baten bestaldean geratuko litzaiguke... Udalak
ez al zuen hau pentsatu proiektua irakurri eta honen berri
ezer ez zela esaten ikustean? Aurrez egin beharreko Ingurumen
inpaktuaren azterketarik gabe detaile hau pasa al zitzaien?
|
|
|
 |
Beste eremu batzuetan,
ondo begiratu ezkero, zuhaitztxoak marraztu dituztela dirudi.
Ez pentsa gai honi buruz proiektuan ezer esaten denik
|
|
|
 |
Jarraitu dezagun hesiaren gaiarekin...
Mapa honen beheko eremuak zuhaitxo polit batzuk badauzka...
Eta gainontzekoek hesia izango al dute?
|
|
|
 |
Hesi gehiago hortaz... Oraingoan Txindoki
ez, Aizkorri baizik...
|
|
|
 |
Eta Paintballaren hesia?
Hariztian bazkaltzen ari garela dibertigarria izan daiteke
gerrarako mozorrotuta daudenak elkarri pinturazko balak nola
botatzen dizkioten ikustea. Edo ezingo dugu ikusi? Nolako
hesia egongo da? Horri buruz ere ez dakigu ezer.
|
|
|
 |
Hesiaren gaiarekin bukatzeko, demagun
Oiangu baserritik Oiangu-Txiki baserrira goazela pasiran....
|
|
|
 |
Lehenengo, ezkerretara praktiketarako
kantxa...
|
|
|
 |
Ondoren, hariztiak bi aldeetara...
|
|
|
 |
Eta azkenik, hasieran eskubi ezker Pitch
and Putta... Eta ondoren bakarrik eskuin aldean....
|
|
|
 |
Denera, hortaz, zenbat metro hesi ikusiko
genuke paseo honetan? Hau ere Ingurumen Inpaktuaren azterketan
azalduko al da?
|
|
|
 |
Eta eremuaren profila
malkartsua denez, zimendatze onak beharko dira... Zenbat
hormigoi denera? Zenbat hormigoi-makina erabili beharko dira
hauek betetzeko?
|
Goiko argazki
hau fotomontajea da
|
|
 |
Eta hesia non egongo da zehazki?
|
|
|
 |
Aurrean? Atzean? Eta proiektuan agertzen
diren foku guztientzako zutoinak?
|
Goiko argazki
hau fotomontajea da
|
|
 |
Zenbat metro zulatu beharko
dira foku eta zutoin elektriko guztien mantenua kanalizatzeko?
|
|
|
 |
Lur mugimenduak eta antzekoak 100.000
eurotan aurreikusi dituzte. Zein eragin izango dute parkearen
gaur egungo profil eta gainezkabideetan?
|
Goiko argazki
hau fotomontajea da
|
|
 |
Eta aparkalekuak???? Hona hemen jatetxeak
izango omen duen itxura 60 m karratu handitzen dituztenean...
Eta ondoan izango duen aparkalekuak, zein itxura izango du?
|
2005eko
martxoko Goierritarra aldizkarian azaldutako marrazkia
|
|
 |
Maparen arabera, hotela bezainbestekoa
izango da. 2.000.000 euroko aurrekontutik, 180.000 euro erabiliko
omen dira aprakalekua konpontzeko.
|
|
|
 |
Beraz, bat egin eta bestea konpontzeko
izango ote da diru hori? Bat hotelarentzat, bestea gainontzekoentzat.
Sarbideez aldiz, ez da ezer esaten... Gaur egun dagoena nahikoa
eta segurua al da? Nork ordainduko du beharrezkoa izango
den sarbideen konponketa? Aurrekontuan ez dago behintzat.
|
|
|
 |
Hesiak, aparkalekuak, sarbideak,... Horrelako
puntu asko garatzeke zeuden Udalak 40 urteko kontzesioa egitea
erabaki zuenean. Arauek onartzen ez dituzten erabilera berriak
onartu dituzte Plan Berezirik eta Ingurumen Inpaktuko Azterketarik
gabe.
|
|
|
 |
Plan Berezirik gabe,
eremu horretan nekazal eta baso ustiakuntzak soilik baimen
daitezke. Azkenik, esan behar da, adjudikazioa jaso duen enpresa
berak egingo duela Plan Berezia. Ez al litzateke zentzuzkoagoa
plana Udalak berak burutzea?
|
|
|
 |
Aurkezpen hau buka dezagun Udalak uztailean
plazaratutako aldizkaria gainetik aipatuz.
|
Ordiziako
Udalaren lehen udal aldizkaria
|
|
 |
Gogoratzen al duzue gaur
egun zer dagoen eta etorkizunean zer egongo den esplikatzen
zuen kuadroa?
|
Ordiziako
Udalaren lehen udal aldizkaria
|
|
 |
Badirudi honako ekintza
hauek proiektua martxan dagoenean ere egin ahal izango ditugula.
Eskerrak eman behar ote dizkiogu Udalari guzti hauek doan
egiten uzteagatik? Baina, gauza bat, non egingo dira bolleyballa,
saskibaloia eta futbola?
|
|
|
 |
Badirudi, gaur egun futbol zelaia doan
lekuan pitch and putta egiteko asmoa dutela. Gainera, urdinez
ikusten den hori ura jaso eta zelaietara banatuko duen estankea
izango dela dirudi. Noski, proiektuan ez da honi buruzko
xehetasun teknikorik ematen.
|
|
|
 |
Badirudi doaneko eremuetan ez dagoela
lekurik...
|
|
|
 |
Hona hemen gaur egun ez edo erdi purdi
baina etorkizunean proiektu honekin egin ahal izango ditugunak.
Zerrenda luzea ezta? Begira dezagun ondo...
|
|
|
 |
Eta orain zergatik ezin dugu xake eta
dametan edo ping-pong-ean jokatu? Zergatik tabernak ez du
terrazarik? Zergatik ez dira autobusak jarri? Zer gertatzen
da gaur egungo garbitze eta mantentze zerbitzuarekin? Eta
komunarekin? Zergatik ez daude bide seinaleak? Eta aparkalekua
zergatik ez da hobetu? Gure galdera... Zergatik ez ditu guzti
hauek Udalak egin? Diru gehiegi al zen Udalarentzat? Lotsagarria
benetan.
|
|
|
 |
Aldizkarian agertzen diren Ondorioak irakurri
besterik ez dago Udalaren aurpegi gorraz konturatzeko.
|
Ordiziako Udalaren
lehen udal aldizkaria
|
|
 |
Aurkezpen honetan gai garrantzitsu asko
utzi ditugu alde batera. Baina gure helburua proiektu honi
buruzko gogoeta sustatzea denez, herritarrok informazioa
edukitzea da lehentasuna. Proiektua benetan zer den dakienak
ezin baitu Udalaren jarrera onartu, eta are gutxiago Oiangurekin
egin nahi dutena. Kosta ala kosta.
|
|
|
 |
Horregatik aldizkari bat atera berri dugu;
web orria bat ere martxan dugu. Norbaitek gurekin kontaktuan
jarri nahiko balu hemen helbideak.
|
|
|
 |
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu
lan hau txukun egiten lagundu diguten pertsona guztiei. Bakoitza
bere arloan jakitun izanda, bere denbora librea eskaini dutelako
Oianguren Aisialdi Gunea proiektaren gora-beherak eta Udalaren
ekimenak aztertzen. Eskerrik asko guztioi!
|