Oiangu publikoa eta bizirik PlataformaArartekoaren  azken txostena

Parke bizi eta publikoaren alde ari gara lanean
Harremanetarako

Helegiteak

Aurkezpena

Oiangu

Proiektua

Plataforma

Español

Agenda

Azken berriak

Prentsa

Goierriko kasta

Esteka interesgarriak

 

 

Oianguko egitasmoaren inguruan herrian eztabaida bizia ari da ematen.

Ordiziar asko agertu da parkean elitezko aisialdi gune pribatua (golfa, paintballa, igerileku txiki bat, etab.) jartzearen aurka, eta Udalaren erabakia iruzurtzat jo du.

 

Izan ere, Udalak otsailaren 28an parkearen ustiakuntza enpresa bati ematea erabaki bazuen ere, egitasmoak ondorio larriak ditu, eta kontzesioa emateko moduak akats nabarmenak. Arrazoi horiengatik, ezin izan da garatu aurreikusita zegoen moduan.
Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformak hasieratik salatu ditu egitasmoa bera eta Udalaren jokaera. Salaketa horiek babestuz...
... hortxe ditugu Arartekoaren txostena Udalari eskatuz kontzesioa bertan behera uztea legea betetzen ez duelako, hain zuzen ere, hutsune nabarmenak dituelako ikuspegi juridiko eta urbanistikotik, eta ...
... herritarren aurkakotasuna, 3.000tik gora, batzuk sinaduren bidez adieraziak, eta beste batzuk, mota desberdineko atxikipenen bidez.
Udala bere aldetik inolako zorroztasun teknikorik gabe (ez arlo juridikoan, ez urbanistikoan, ez eta proiektuan bertan ere) saiatu da egitasmoa goratzen, konbentzitu nahirik Ordiziaren garapenerako ezinbestekoa dela,

ez duela ingurunean kalterik eragiten, guztiok disfrutatzeko aukerak zabaltzen dituela, erabat legezkoa dela...

Egitasmoaren inguruan Oiangu publikoa eta bizirik Plataformak prestatu duen aurkezpen osoa ikusi

 

   Oiangu publiko eta biziaren aldeko manifestua

  1. OIANGU PUBLIKOA ETA BIZIRIK plataformaren inguruan elkartutakook Oianguko Parkearen izaera publiko eta naturala  aldarrikatzen dugu. Halakoxea sortu zen, eta halakoxea izaten jarraitu behar duela defendatzen dugu.
  2. Beraz, Plataforma honen helburua sinple, garbia eta erabat positiboa da: gure Oianguko Parkearen izaera publiko eta natural hori bermatzea. Ez dugu inolako helburu politiko alderdikoirik, eta ez dugu inolako erakunde edota enpresaren aurkako asmorik. 
  3. Parke publikoa izateak ezinbestean eskatzen du modu libre eta arduratsuan disfrutatu ahal izateko doakoa izatea, hesirik gabea, guztiona eta guztiontzat; ez negozio hutsa, elitista eta pribatua. Parke naturala izateak ezinbestean eskatzen du natur gune  bizi gisa zaintzea.
  4. Parkearentzat Udalak ontzat eman nahi duen egitasmoa haren izaera publiko eta naturalaren aurkakoa dela uste dugu, horrexegatik egitasmo hori bertan behera uztea eskatzen dugu.
  5. Jabetzen gara utzikeriak parkea behar bezala zaintzea eta disfrutatzea galarazi duela. Horrexegatik eskatzen dugu guztion artean aztertzea eta aurrera eramatea bestelako egitasmo bat, parkea babestuko duena, ingurumen heziketa emango duena eta ordiziar eta bistari guztioi libreki disfrutatzeko aukera emango diguna. Herritarron eskubidea da, gainera, egitasmo horien inguruan informazioa jasotzea, parte hatzeko bideak izatea eta kontsultatuak izatea.

Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataforma