Glifosatoak anfibioengan duen eragina aztertu du Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa batean; emaitza kezkagarriak bildu dituzte: gomendatua baino dosi txikiagoetan ere hilkorra litzateke.
Euskal Herriko arrantza sektorea egoera larrian da. Arrantzak hamarkadetan gizarte eta kultura aberastasun handiak ekarri ditu, baina desagertzen ari da, eta horrekin, gizarte harremanak aldatuko dira, jarduera ekonomikoa amaituko, arrantza guneen erabateko suntsiketa emango da.
Egunero, izaki bizidunen zenbait espezie desagertzen dira. Azken urteotan, gainera, lehen baino gehiago galtzen ari dira, zenbait arrazoi direla medio. Hona hemen arrazoi nagusiak
LONG LINE teknologiaren bidez, itsaski ekoizpena Mendexan
Bideoa- Azti-tecnalia
Gaur egun, munduko itsaskien eskaria gero eta handiagoa da. Batez ere,akuakulturaren bidez erantzuten zaio eskaera horri, eta bigarren fenomeno bat ere gertatu da: aurrerapauso handiak eman dira teknologiaren garapenean eta eta egokitzapenean. Esate baterako, itsaski hazkuntzarako erabiltzen diren teknologiak egokitzen ari dira, itsaso baldintza
desberdinetarako bailagarriak izan daitezen.
DEBANATURAK GEOPARKEKO INGURUETAN UDA HONETARAKO NATUR-TURISMOKO HAINBAT IRTEERA
Debanaturak, urtero bezala, Ecoturismoko programaren barruan hainbat bisita gidatu erakargarri eta berritzaile antolatuko dituzte aurtengo udarako. Proposamen hauek aukera ematen digute naturaz gozatzeko eta lurraldeari lotutako enigma, sekretu eta kondairak deskubritzeko. Debanaturaren eskutik, beste begi batzuekin ikus araziko dizkigu Olatz, Arno edo Lastur bezalako inguruneak. Gure eskualdera datozen bisitariez gain, bertako herritarrentzat ere aproposak dira bisita gidatuok
Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Debanatura Ingurumen Heziketarako Elkarteak Debako Kultur Elkartearein batera, Debako IV. Aste Berdea antolatu du. Bertan, ekainean zehar ekintza desberdinak antolatu (erakusketa, Itsaspeko Zinemaren 34. Zikloa, ...) dira guztiak doan direlarik.