Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
ARNO IZARRAITZ KORREDOREA
Azken paradisuaZER DIAZ ARNO IZARRAITZ?

Naiz eta Deba Ibaiak eta, batez ere A-8 autobideak banatuta eduki, kareharri mendi multzo berdiñaren atalak diaz.

Arno

1) Punta koxkorrez jantzitako mendigune karstiko honek, Talai harro bat bezela zutitzen da gaur egun hain mehatxuan dakaun Kantauri Itsasuan gaiñian.

2) Mutrikuarrentzat betidanik tontor garai eta maitatua. Naturgune basati eta misterioz betetakua.

3)Aberastasun natural paregabia. Euskal Herrixan "Kantauriko Artadi" hedadura zabalenetarikua. Urdaibai-rekin konparau leikena. Zer da "Kantauri Artadia"?.

Beti berdea(perenne) mantentzen dan Arte-etaz hornitutako basoa.

Ekosistema benetan berezixa. Aintzinako garai baten, Euskal Herrixak Klima lehor eta bero bat zakan testigu bakarra. Garai hoietan, Atlatikora begira zozen bazter guztixak betetzen zuten aintzinako basoa da "Kantauri Artadia" . Gaur egun, oso toki gutxitan gelditzen diaz honelako aztarnak. Lur Eguzkitxu eta ondo drenatutara daude mugaturik. Arno eta Izarraitz mendi karstikoak bezela.


Izarraitz

1) Haitzezko tontor sendoak (Erlo 1206m), barneko bailara ezkutuak, kobazulo eta sima ugari gordetzen duen mendigune karstikoa.

2) Toki onen zabalera eta konplexutasuna kontuan hartuta, zenbait txoko nabarmen aipatuko ditugu

Kantauri Artadi-ez estalitako Kilimon Añaraerreka arana

Gaztelu mendiaren azpian daukagu Lastur bailara.

Agido eta Sesiarte, kobazulo eta simas betetako eta itxura saskarreko mendiak Erlo tontor marduletik Goltzibar barrankuarengatik banatuta.

Madarixan hasi eta Kakuta tontorrian bukatzen dan gailurreria pagadi zabal batez jantzita. Handik oso hurbil Maikutz sima 500mt sakonerakin



Orokorrean habitat ezberdin asko nahasten diren mendigune eder hauek fauna bitxi eta garrantzitsu baten abaro dira : basurdea,erbia eta lepazuria bezalako ugaztunak

Sai zuria, Putrea, Arrano Sugezalea eta Aztorea hegazti harrapariak edota Tarín, Tinboburubeltz bezalako txoriak



ARNO ETA IZARRAITZ-EN MEHATXUAK


Arnoren mehatxuak

1) Arno inguruan dauden, gehienbat piñu landaketak jaten dijuaz Arno jasten doan Kantauri-Artadia. Zoritxarrez Eusko Jaurlaritzaren daraman basoen kudeaketa kaltegarriak, lur zati haundiak eta diru laguntza ugari eskeintzen ditu landaketa intensiboei (Insignis piñua eta Eucaliptoa)

2) Aspaldi batetik , Arno barnian , toki ezkututan eta era ilegal batean egiñiko piñu landake txiki batzuk daude. Piñu honek kanpora ateratzeko Arnon bihotzaren barruna escabadoras eginiko pista ugari sortarazten dijua. Emaitza , betirako desagertutako Artadiak, hurratutako aintzinako bidezidorrak eta hainbat eta hainbat zauri lurrean lagata .

3) Gaur egun piñu landaketa ilegal hau bere bidea jarraitzen du . Artadiak kendu , piñuak ipini eta piñuak ateratzeko pista gehiago egin. Honelako eginkizunen partaideentzat hau lurra garbitzea da. Beraientzako Arno-ko baso itxia “zikiña” baino ez da. Eta zeuk zer deritzozu??. Joan bertara eta zeure begiz ikusi.

4) Gaur egun proiektuan dagoen Mutriku-Sasiola ibilbide berriak eragin latza izango du pasai honetan, Astigarribiako bailara betirako urratuz

Izarraitz-en mehatxuak



1) Eragiñetik garrantzitsuena harrobien eskutik dator. Haien artian Lastur Goikoa segitzen du oraindik aktibaturik. Zer ondorioekin?. Alde batetik paisajian efektu ikaragarria eta bestetikan kareharri bloke haundiak ateratzeko behar diran dinamitako eztandak , eragin makala egiten ari dira mendiko sistema karstikoari esker dauden lur azpiko urei.



2) Goitzibarreko ballaran 10-15 urte dakan harrobi zahar bat ikusteko gai gara. Harrobi honek zekarren inpaktu itzela ez zen inolaz ere baloratu. Baina hori ez da txarrena Zauri gordin bat bezala dago utzita mendiko zainetan iriki bezain laster itxi behar izan batí zuten EKONOMIKOKI RENTABLIA EZ ZELAKO

3) Sasiolako harrobiak, dakigun bezela, Prailehaitz medi osoa jan du jadakik bere bere kobazulo prehistorikuekin

4) Izarraitz-en ere Piñu eta Alerce Japoniarra-ren landaketa basatia k, “matarrasa” izeneko extrakzio mota jartzen du martxan . Era hontan escabadorak eta Kamioiak lur emankor osoa erabat deusestu egiten dute. Piñuak atera eta gero lur zati hori erabat bilusik ahulduta eta erosioaren mempe gelditzen da .

5) Azpiegitura berriak inguru oietarako proiektaturik

a) Lastur eta Kilimo bailarak batzeko bide berri bat. Zentsurik gabekoa. Orain oso ondo komunikauta bait doz.

b) Arriolako auzoan, Txalet motako etxebizitzak eraikitzeko proiektua

c) Lastur barruna doian bidea “zabaltzeko” proposamena . Nekazal turismoa bultzatu nahi bada zertarako “superkarreterak” eraiki. Denok dakigu inguru hori ez dela inoiz berna izango honelako bide bat eraikitzen bada



BABESTEKO PLANAK-PROPOSAMENA

Arno eta Izarraitz Europear Red Natura 2000 izeneko “Zonas de Interés Comunitario”(ZIC)-ren katalogoaren barnean doz. Honek gaur arte bete ez diazen babes neurri batzuk implikatzen ditu.

Gaur egun ” Zonas de Especial Conservación” (ZEC) bihurtzeko tramitazioan doz. Eredu honetan habitat eta espezieen konserbazio neurriak eukiko lituzke mempe.

Zoritxarrez GURE FORU ALDUNDIKO POLITIKOEK, naturgune aparta honek babestekobenetako GIZARTE PRESIO sendo bat somatzen ez duten bitartean ez dute EZER EGINGO . Hori dela eta zein izan behar da geure joakaera? Segitu bihar al deu Gipuzkoan gelditzen diazen Aintzinako Baso Natural honen desagerpena ikusten?. Laga bihar al dixeu HARROBIEI mendi hauetako sustraiak irensten?. ZERBAIT EGIN BEHARRA DAGO LEHEN BAIT LEHEN?

ARNO IZARRAITZ SOS. NOR GARA GU?

Nola Sortu Giñan?

Deba, Zumaia, Mutriku eta Mendaroko gazteez osatutako ingurugurioarekiko kezkati agertzen dan talde bat da.

Zeintzuk dira gure helburuak?

1) Arnoko "Kantauri Artadia"-k jasaten ari den egoera larriaz abisau eta aldi berean egoera hau salatu. Biztanlegoari guzti hau jakinarazi

2)Instituzioak behin eta betirako bukau dezatela momentu honetan dagoen pasibidade eta permisu emankortasun erraz honekin. Piñuen landaketa basatia, pisten eraikiketa eta Artadien ebazpen bikaeziña lortzen ez bait daude. ez dezagun ahastu Arno LIC(Lugar de Interés Comunitario) bezala dagoela onartuta "Europear Red Natura 2000" katalogoan.

3) Ingurugune impaktu ikerketa serio eta zehatz bat egin dezatela Astigarribiko ballaran Mutriku-Sasiola konekzio berriak euki behar duen eragiñaz

4) Helburu honetxek beste batzuen artean daude gure taldearen barnean sartuta. Plartaforma hau interesa daukan edonorri irikia dago eta edozein alderdi politikotik kanpo kokaturik dago.
Gurekin harremanetan ipintzeko animatzen zaitugu denoi zahar eta gazte bai Debako Kultur Elkartearen bitartez edota e-maila-ren bidez



Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006