Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
GERO ALFERRIK IZANGO DA
ASTIGARRIBIA SOS



Bai, gero berandu ta alferrik izango da, beste altxor bat gutxiago. Izan ere, Mutriku, Debabarrenean, Gipuzkoan, Astigarribia altxorra "omen" da.

Bertan dugu Euskal Herriko eliza zaharrenetarikoa, San Andres eliza, prerromaniko garaikoa, Mutrikuko turismo bulegotik antolatutako bisita gidatuak hartzen dituena. Inguruko dorretxeek (Torre, Etxezabal eta Jauregi) balio historiko haundia dute. Arno, kantauriar artadia eta LIC dena (lugar de interés komunitario) eta bertaraino iristen zaiguna. Kaltzada erromatarra duena eta abar, abar, eta abar. Astigarribia, Altxorra "omen".

Arrazoi hauek guztiak kontuan izanda, astigarribia toki babestutzat izan dugu baina orain gutxi jakin dugunez, auzoaren erdi-erditik bide berri bat eraiketzera doaz. Udaletxeko "jauntxoek" bazuten honen berri, baina bertako bistanleoi jakinarazi beharrean nahiago izan dute "proeiktua" udaletxe azpiko tableroan ipini. Horra gure galdera , lehen kaltetuak izanda ez al genuen udaletxetik gutun bat bera ere merezi? Ala udaletxeko "jauntxoentzat" guk ezer ez jakitzea hobe izan ote da?

Beste alde batetik, auzotarren bizi-kalitatea erabat suntsituta geratuko da errepide berri honekin. Lur sailak erdi-erditik banatuta, bertako abereak mugitzeko oztopoak, zarata, harrobiak sortzen duenaz gain, autoen abiadura,eta abar luze bat. Auzoan eta inguruan egingo den suntsiketa ere ez dugu ahaztu behar, eta ingurua ezagutzen duenak badaki errepidea eginez gero orain arte hain ongi gorde dugun altxorra galduko dugula. Hori bai, historia ez dute suntsituko, dorretxeak eta eliza zutik mantentzen baitira, "jauntxoek" lasai lo egin dezaten.

Guk uste dugu irtenbideak badaudela eta oso garbia da, orain dela ez denbora asko Deba eta Mutriku lotzen dituen errepideen lotura unean 11,3 miloi euro gastatu direla, 2 mila miloi lehengo pesetatan, tunela eta zubi berria eraikitzen. Honen ondorioz, Astigarribian igarotzen den auto kopuruak nabarmen egin du behera. Honekin batera ez zaigu iruditzen, eta Mutrikuko herriari zor diogun begirunez, errepide berri horrekin aurreratuko diren 5 minutu, horrenbeste baldin bada, nahikoa arrazoi direnik halako txikizioa sortuko duen barrabazkeria hau egiteko. Ala Deba eta Itziarrera doana Sasiolara joango da lehenengo?.

Laburtzeko, Astigarrabia SOSek udalaren jarrera salatu eta kostako bidean egin den diru gastu handia kontuan hartzea nahi du. Ez dugu ahaztu behar gaur egun ere badugula, Mutriku ta Sasiola batzen dituen errepidea, eta honekin moldatzen garela naiz eta onartzen dugun puntu konkretu batzuetan egokitze lanak falta zaizkiola.

Beraz, herritarroi eskatzen dizuegu, oraindik ez baita berandu, Mutriku-Sasiola errepide berriari EZetz esatea. Eta udalari beste irtenbide batzuk aztertzea, kostako bidea barne.

Kalaputxi 2008ko Urria





Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006