Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Azkeneko katamotza Mutrikun eta Euskal herrian
Posted on Tuesday 03 July @ 15:19:59 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Mutriku Natur Taldea El "Tigre de Arno". Arno-Izarraitzeko korridorean bizitako ĞLince europeoğ azkeneko bat izan zen.

Iturria: www.euskaraz.net

Katamotza

Katamotza ugaztuna da. Europako felinorik handiena da. Ilaje arre-grisarengatik eta belarri puntetan dituen ile mototsengatik oso ezaguna da.

Bakartia da eta gaua du gustuko. Basoan bizi da, eta egunez zuhaitz edo harkaitz-zulo batean lo egiten du. Katamotzak erbiak eta untxiak jaten ditu, baina batzuetan orkatzak, ahateak edo eperrak ere ehizatzen ditu.

Gaur egun ia desagertua da Europako leku gehienetatik, baina Pirinioetan bakar batzuk bizi dira. Euskal Herriko Pirinioetan ere ikusi izan dira.

Europan bi katamotz mota besterik ez dira gelditzen: europarra eta iberiarra.

Europarrak 80-130 zm neurtzen du, eta 18 kilo inguru pisatzen ditu. Egun, Errusian, Finlandian, Norvegian eta Suedian baino ezin da aurkitu.

Katamotz iberiarra txikiagoa da:

80-110 zm eta 13 kilo inguru. Soilik Iberiar penintsulako erdialdean eta hego mendebaldean bizi da. Gizakiak saihesten ez badu, 2050. urterako ez da katamotz iberiarrik izango.

---------------------

Mutriku katamotzen historia hemen:EL TIGRE DE ARNO

ARNO-IZARRAITZAITZ KORRIDOREA BERRESKURATU BEHAR DA




Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006