Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Bisoi amerikanoak iheztuta
Posted on Wednesday 12 December @ 10:26:59 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Mutriku Natur Taldea Urtero bezala Mutrikuko Olatz bailaran dagoen Bisoi amerikano granjatik ale asko iheztutzen dira. Eta inguruko baserrietan kalte ugari egiten dute, oilo, untxi, txakur kumak... akabatzen baitdute.
Kalte handiena ingurugiroan egiten dute, pare bat urte badira ez dugula hilik bisoi europarrik aurkitzen, lehen urtero aurkitzen genuen, gehenetan kotxe edo kamioiak zapalduta, eta urteroko iheztutako jauri horrek bisoi europearra desagertzea eraman duelakoan gaude, alde batetik gorpuzkera indartzuagoa daukatenez bisoi europarra bere bizilekutik ateratzen duelako eta beste alde batetik gaixotasun bat transmititzen diodalako ( amerikarra erresistentea da baina ez europarra ).
Mutrikuko Olatz bailaratik dehitu digute azken egunotan ale asko ihezturik gertatu diralako eta pare bat hilik zeukaten adierazle modura.

Argazki pare bat atera dugu baserriko txakurrak akabatutako bati eta, beste bat, bailarako beste baserriko tranpan sartu eta akabatu dute, tranpa etxepean zeukaten, oiloak zeukaten lekuan
, egun gutxitan giuztiak akabatu dituzte.
Ez dira adierazle bakarrak, bailara guztiko baserrietan aurkitu edo akabatu dituzte iheztutako bisoi amerikarrak.

Batzuk Foru aldundiko guarderioari kexa zabaltzen diote baina gehienak etxita daude eta ez dute denuntziatzen. Bisoi usteategiko jabearengana joan eta honek kalteak ordaintzen diote, or geratzen dira kontuak, baina nork ordaintzen du munduko bisoi europarren populazioko azken aleei egindako kalteak? Noiz arte babestuko dugu herrialdeko jauntxo batzuek?






Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006