Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Anfibioen hiltzaile isila
Posted on Friday 27 January @ 18:56:42 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Prentsa
Glifosatoak anfibioengan duen eragina aztertu du Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa batean; emaitza kezkagarriak bildu dituzte: gomendatua baino dosi txikiagoetan ere hilkorra litzateke.
Nekazaritza intentsiboan maiz erabiltzen den herbizida da glifosatoa, hazia erein aurretik belar txarrak kentzeko. Baina azkenaldian haren erabilera esparru ugaritara zabaldu da. Ohiko produktu bihurtu da lorezaintzan eta landare exotiko inbaditzaileen erauzketan. Teorian, ikastaro bat gainditu eta titulu bat eduki behar da hura aplikatzeko, baina praktikan edozein dendatan eros daiteke.

Herbizida ez-selektiboa da. Alegia, ez dio landare espezie jakin bati bakarrik erasaten; hainbat espezieri eraso egiten die. Haren eragina sistemikoa da, gainera. Hau da: nahiz eta landarearen atal batek soilik xurgatu glifosatoa, landare osoak pairatzen du eragina. Beharrezko dituen aminoazidoen sintesia galarazten du, lehenik nekrosia sortu eta azkenik heriotza eragin arte. Landareentzat ez ezik, hainbat animalirentzat ere kaltegarria da glifosatoa. Gizakiengan toxikotasun lausoa du. Hala ere, hainbat lanek giza enbrioien garapenean eragiten duela adierazi dute.

Glifosatoak Euskal Herriko biosisteman zenbaterainoko eragina duen aztertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saila. Ikerketa aitzindaria da Europan, orain arte Amerikan bakarrik —hango espezieekin— egin baitira halako azterketak. Aranzadiko lan taldeak Euskal Herriko hamar anfibio motetan nola eragin duen aztertu du azken hiru urteotan. Besteak beste, hegoaldeko zuhaitz-igelean (hyla meridionalis) eta apo lasterkarian (bufo calamita) duen eragina aztertu dute.

Orain arten tolerantzia datuak neurtu dituzte soilik, glifosato dosi bat anfibio espezie bakoitzarentzat hilgarria noiz den jakiteko. Emaitza garbi eta kezkagarriak bildu dituzte. Ekosistemen artean, kalterik handienekoak urtarrak direla ikusi dute, ingurune sistema horren ordezkari guztiak, kate trofiko osoak jasaten duelako eragina. Glifosatoa landareetan eta uretan egon daiteke; hortik animalietara pasatzen da.

Ondorio beldurgarrira iritsi da Aranzadiren ikerketa: fabrikatzaileek erabiltzea gomendatzen dituzten dosietatik behera ere espezie baten hilkortasuna gauzatu daiteke. Dena den, glifosatoak ez du eragin berdina espezie guztietan. Hezegune behin-behinekoetan bizi diren espeziek tolerantzia maila txikiagoa daukate putzu egonkorretan bizi direnek baino.

Dosi azpiletalak ere aztertu dituzte. Zuzenean heriotzarik eragiten ez duen arren, anfibioetan arazoak sor ditzakeelako. Ion Garin eta Carlos Cabido biologoek azaldu dutenez, haien usaimenean eragin dezake. Anfibioek harrapariak usaintzen dituzte haiengandik aldentzeko. Usaindu gabe, kondenaturik leudeke.

Txalburuetan malformazioak ikusi dituzte. Hainbati isatsa okertu egin zaie, eta horrek era egokian igeri egitea zaildu die. Dena den, Cabidok adierazi du glifosatoaz gain, beste produktu batzuek ere eragin dezaketela malformazioa. Izan ere, glifosato marka komertzial ugarirekin emaitza ezberdinak jaso dituzte. Hala, ondorioztatu dute beste zenbait osagaik ere kalte egin dietela espezie bakoitzari.

Ikerketan biltzen ari diren emaitzak ikusita, zenbait lekutan produktu kimiko horren erabilera mugatzera aholkatu dute. Balio ekonomiko handia duten eremuetan —batez ere urmaeletatik eta erreketatik gertu daudenetan— arriskutsua dela uste dute.

Aranzadik ez du alarma oihua zabaldu nahi, halere. Gai delikatua dela azaldu dute, eta sentiberatze kanpaina baten alde agertu dira. Horregatik, besteak beste, nekazari erakunde eta sindikatuekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu dira. Glifosatoak soilik ez, beste produktuek ere ingurumenean sorraraz dezaketen kalteaz ohartarazteko.




Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006