Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Esker beroenak Mutrikutik Munibe taldeari.
Posted on Friday 07 October @ 15:04:43 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Mutriku Natur Taldea Gaur goizean notizi zoragarri bat ibili da bolo bolo ahoz aho, Mutrikuko Kiputz IX amildegian aurkitutako estepako bisontearen buru ezurra delata.
Bizitza honetan zeozer eskertzekoa baldin bada gende izugarria esagutzeko aukera izaten da. Pertsona izugarri horrek gainera bere ilusioa, lanerako griña eta bizi poza kontagiatzeko kapazidadea eta abilezia badaukate ba zer esanik ez. Horrelakoak dira Munibe arkeologia taldekoak, beti beti.

Gogoratzen dut Mutriku-Sasiola errepide madarikatua atzera botatzeko lanean gebiltzala beraiekin topo egin genuela Kiputz IX sima parean, egun hartan elur-orein ezur handi bat atera berri zuten bertatik, premiazko indusketa egiten zebiltzaten proiektatutako errepide horrek izugarrizko altxorrak suntzitu ez dezadan betiko. Azkotan gertatzen den gauza da hori, gutxienez gure inguruan.

5 urte pasa dira hala edo hala, kiputz IX oraindik tente diar du, baita Astigarrabixa bailarako paraje zoragarriak, bertako nekazal lur aberatzak eta, justu justu Arno eta Izarraitz batzen duen natur korredorea ere bai, ba, errepide hori ez da papeletik ekintzetara pasatu.

Batzuk horren arrasoiak krisiagatik dela diote, baina zorionezko egun hartan, mutur aurrean geratzen den Praileaitzeko kobako txamanari gure bihotz barne barnetik laguntza eskatu genuenak, beste susmo batek zeharkatzen digu garunak.

Munibe talde osoari milla milla esker guztiagatik, batez ere Mikeli, sasi eta laino guztien gainetik aurrera. Zihur gaude askok espero dugun margoz betetako kobazulo hori laister aurkituko duzutela, eta. Nonbaiten agertzekotan hementxe izan behar!



Gure agintari berrioi eskakizun bat, haize berriak agertu diren momentu honetan kontuan eduki Aranzaditik proposatu zen Parke ¿Paleolitiko? (HORRELA AHAL ZEN? ) aren proposamena. Ingurugiroarekin bat datozen proiektoak bultzatzeko momentua ailegatu da, gainera horrek dira diru gutxien behar dutenak. Ordua da interes partikularengandik at ( gehienengan proiekto inmobiliarioak ) alde batera usteko. Zorionez alternatibak eta ideiak barra barra dauzkagu eta eskeintzeko prest gaude.

Zorionak Munibe, Aranzadi, EHU eta lagundu duten instituzioei. Gaur behintzat Mutriku Natur Taldea olatu pitzetan aurkitzen da.

Mutriku Natur Taldea





Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006