Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
LONG LINE teknologiaren bidez, itsaski ekoizpena Mendexan
Posted on Tuesday 20 September @ 16:07:00 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Prentsa Bideoa- Azti-tecnalia

Gaur egun, munduko itsaskien eskaria gero eta handiagoa da. Batez ere,akuakulturaren bidez erantzuten zaio eskaera horri, eta bigarren fenomeno bat ere gertatu da: aurrerapauso handiak eman dira teknologiaren garapenean eta eta egokitzapenean. Esate baterako, itsaski hazkuntzarako erabiltzen diren teknologiak egokitzen ari dira, itsaso baldintza
desberdinetarako bailagarriak izan daitezen.
Garatu den teknologietako bat LONG LINE deritzona da. Beste hainbat lekutarako bezala, Bizkaiko Golkoko itsas baldintzetarako ere egokitu da Urpeko etenik gabeko Long Line teknikaren garapenaren bitartez. Long line urpekoekin hainbat abantaila lortu dira. Alde batetik, ekoizpen eta bilketa prozesua guztiz mekanizatzea; eta bestetik, arrantza eremua, hau da, batea tradizionalak (ur azalean jartzen diren lataforma tradizionalak) edo ur azaleko long lineak itsaski ekoizpen eremuarekin guztiz bateragarriak izatea.

Adibide gisa: Duela urte batzuk itsaski ekoizpena ezinezkoa zen itsas zabaleko eremuetan itsas baldintza zakarrak zirela eta, baina gaur egunean egon diren teknologi aurrerapenak medio, aukera berriak sortu dira.

Aipatzekoa da long line teknologi garapen eta komertzializazioan mundu mailan enpresa erreferenteen artean gure eskualdean kokatzen den ITSASKORDA enpresa dagoela. AZTI ikerketa zentruarekin batera Itsaskorda Bizkaiko Golkoko itsas baldintzetan teknologia horren balioztapena frogatuko duen proiektu pilotuan parte hartzen ari da.

Mendexako uretan egin behar da Long line urpekoen pilotu proba, garatutako teknologiak Bizkaiko Golgoko baldintzetara egokituta dagoen jakiteko. Konkretuki muskuilu eta ostra hazkuntzarekin egingo dira frogak.


Proiektu pilotuaren emaitzak espero diren bezalakoak badira, inguruko arrain kontserbera eta arrantzaleei bide berri bat zabalduko zaie Andaluzia, Galizian, Eskozian, Zelanda Berrian eta beste leku batzuetan gertatu den bezala. Azken batean, itsaskiak itsas zabalean ekoizten badira, arrantzaleak izan beharko
dira zaindu eta jasoko dutenak, eta kontserberak izango dira itsaski hauei balio erantsia eman eta komertzializatuko dituztenak. Beraz, zorteko izango dira Lea Artibaiko arrantzale, arrantza zuzenduriko industria auxiliarra eta kontserberak.

ITSASKORDAk lehiakortasunaren hobetzearekin duen konpromisoak egiten du posible horrelako proiektuak garatuz inguruaren garapen ekonomikoan eragitea. Eredu baliogarria da sektore helduetan ere etorkizunera begirako urratsak eman daitezkeela baiztatzeko.

ZER DA LONG LINE-A?

Long line arrain haztegirako sistema bat da, zintzilikatuta geratzen den haztegi sistema. Ezaugarri hauetxek ditu:
soka nagusi bat dago, ama. Soka amari buia batzuk lotzen zaizkio, eta horri esker, haztegiaren egitura flotean mantentzen da. Sokaren muturra hondoan tinko mantentzen den buian dago. Buia hori, buia nagusia, besteak baino handiagoa da, eta pisua jartzen zaio, pisu nagusia, behean tinko mantendu dadin. Pisu hori kalkulatzeko orduan, zera hauek hartzen dira kontuan: egitura ainguratuta dagoen uraren sakonera eta baldintza ozeanografikoak.

Pisu nagusiaren eta buia nagusiaren artean, hiru
kontrapisu daude, eta horri esker, lerro nagusia tenkatuta mantentzen da, beteta zein hutsik, marea goian zein behean egon


ITURRIA: Hazi 24 aldizkaria

GEHIAGO:Buenas Prácticas Europeas en
Acuicultura y Biofouling





Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006