Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
DEBANATURAK GEOPARKEKO INGURUETAN UDA HONETARAKO NATUR-TURISMOKO HAINBAT IRTEERA
Posted on Thursday 21 July @ 15:09:20 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Debanatura Debanaturak, urtero bezala, Ecoturismoko programaren barruan hainbat bisita gidatu erakargarri eta berritzaile antolatuko dituzte aurtengo udarako. Proposamen hauek aukera ematen digute naturaz gozatzeko eta lurraldeari lotutako enigma, sekretu eta kondairak deskubritzeko. Debanaturaren eskutik, beste begi batzuekin ikus araziko dizkigu Olatz, Arno edo Lastur bezalako inguruneak. Gure eskualdera datozen bisitariez gain, bertako herritarrentzat ere aproposak dira bisita gidatuok
Lehendabiziko bisita datorren larunbatean, uztailak 30, izango da, Kalbaixon, Mutrikun, ARNO: Ikazkinen antzinako bideEN IBILBIDEA. Mendigune karstiko hau ezagutzeko aukera paregabea da; Kantauri itsasoaren eta Mutrikuren gaineko talaia zoragarria. Garai baten ikazkinek erabiltzen zituzten antzinako bide eta ataka estrategiekoetan zehar, Gipuzkoako artadirik zabalena eta ondoen kontserbatutakoa ezagutzeko aukera izango dute bisitariek; artadi hori bidelapurren ezkutalekua izan zen; bestalde, bisitariek estela misteriotsuak, karobiak eta euren historia eta kondairak deskubritu ahal izango ditugu.





Bigarrenik, Lasturren, Deban, PALEOCAUCEAREN IBILBIDEA dugu, igandean, uztailaren 31rako programatuta dagoena. Ibilbide honek aukera ematen digu geologia eta paisaia interes handieneko Izarraizko Karsteko inguruneak ezagutzeko, etorkizuneko Geoparkearen barruan, Arbizkoa bailaran (Lastur, Deba). Erreka bateko paisaia fosilizatua bisitatu eta iraganeko aztarnak ikusi ahal izango dira. Horretarako, bisitariak kobazulo batean sartuko dira; hantxe, hainbat pasarte klimatiko isladatuta geratu dira. Edozeinek egiteko moduko ibilbidea da.



Izena emateko, Debanaturara zuzen zaitezkete 695 783 656 / 943 19 11 72 zenbakietara deituz, edo posta elektronikoz (debanatura@hotmail.com).


Ibilbide gidatu hauen kostua bientzat 7 eurokoa da (12 urtetik beherakoentzat 4 euro.


Oinetako egokiak, ura eta txapela ematea gomendatzen da.






Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006