Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Erakusketa interesgarria Debako Natur Gelan
Posted on Saturday 11 June @ 13:36:18 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Debanatura Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Debanatura Ingurumen Heziketarako Elkarteak Debako Kultur Elkartearein batera, Debako IV. Aste Berdea antolatu du. Bertan, ekainean zehar ekintza desberdinak antolatu (erakusketa, Itsaspeko Zinemaren 34. Zikloa, ...) dira guztiak doan direlarik.

- ekainaren 9tik 16ra

AZTERKOSTAko Erakusketa erakusgai egongo da Debako Natur Gelan (Kultur Elkartean)

Itsasbazterrari buruzko Ingurumen Sensibilizaziorako Kanpaina bat da Azterkosta herritarren partehartzea sustatzen duelarik.

Azterkostako erakusketa honek dituen helburuak hauxe dira: itsasbazterraren berezitasunak ezagutaraztea, horrek dituen arazoak jakinaraztea eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen laguntzea.

ORDUTEGIA: arratsaldetan 16:30tik 20:00 etara. Asteburuan, aldiz, goizez bakarrik egongo da zabalik 11:30etatik 13:30etara.

Sarrera doan.



- Ekainaren 2an, 9an, 16an eta 22an, 35. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko emanaldiak egingo dira Kultur Elkartean. Atxikita, emanaldien egitaraua bidaltzen dizuegu zuen interesekoa izango delakoan.







Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006