Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Bisoia ezagutzen
Posted on Wednesday 04 November @ 12:37:44 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Prentsa Mustela lutreola desagertzen ari da Europako ibaietatik; EHUko ikertzaile batek espezieari buruzko ikerketa sakona egin berri du.
Noticiasdegipuzkoa 2009.11.3


GEHIENEZ kilo bat pisa-tzen du, kolore marroi iluna dauka eta orban zuri bana goiko eta beheko ezpainetan. Bereizgarri horiek ditu bisoi europarrak -Mustela lutreola-, kontinente zaharreko ibaietatik desagertzen ari den espezie ezagunak. Mustelido mota hori ezagutzeko saio sakona egin berri du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile batek, populazioaren genetika eta ipurtatsarekin -Mustela putorius- duen elkarrekintza hobe ezagutu asmoz.

Maria Teresa Cabria Garrido (Gasteiz, 1979) izan da ikerketaren arduraduna eta berriki plazaratu ditu emaitzak, Desarrollo y aplicación de marcadores moleculares para el estudio de la biología y la conservación del visón europeo izenburupean idatzitako doktore tesian. Egindako lanaren ondoren baieztatu du, adibidez, bisoi europarraren dibertsitate genetikoa eskasa dela Euskal Herrian bizi diren aleen artean.

Mustela lutreola galzorian dago aspaldian. Duela mende eta erdi Europako lurralde askotan topa zitekeen arren, gaur egun desagertu egin da Suitza, Alemania, Finlandia eta Poloniako ibai eta errekastoetatik. Ekialdeko zenbait herrialdetan bizirik dirau -Bielorrusia, Ukrania, Georgia eta Errumania kasu- eta baita Frantziako Landetan, Euskal Herrian, Errioxan eta Burgosen ere. Ikertzaileek ez dituzte desagertzearen arrazoi guztiak ezagutzen, baina beren habitataren galera eta bisoi amerikarraren -Mustela vison- kolonizazioa aipatu ohi dituzte normalean.

Bisoi europarra errazago identifikatu ahal izateko metodo bat garatu du Cabriak eta, bestalde, populazioaren dibertsitate eta egitura genetikoa aztertu ditu. Bisoi europarrak dituen geneen dibertsitatea eskasa dela erakusten dute emaitzek; aldakortasun genetiko handiena Europako ekialdean duela erakutsi dute. Aitzitik, mendebaldeko populazioa (Frantziako hegoaldea eta Iberiar Penintsulako iparraldea) dibertsitate txikieneko ingurunetzat jo ditu. Horren arrazoia, zientzialariak adierazi duenez, espezie hori azkar hedatu dela Europako ekialdean eta ondoren galtzeko zorian egon dela Europako erdialdean edo espezie hori gizakiak sartu duela Frantzian.

Bisoi europarra kontserbatzeko herrialde batzuetan zein besteetan prestatzen ari diren planak diseinatzeko informazio baliagarria eskaintzen dute doktore-tesiaren emaitzek.

Maria Teresa Cabria Biologia Zientzietan lizentziatua da eta EHUko Farmazia Fakultatean dihardu, ikertzaile lanetan. Doktore tesia egiteko, Madrilgo Natura Zientzien Museoarekin eta Montpellierreko populazio kudeaketa zentroarekin elkarlanean aritu da.





Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006