Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Marrazoak ere desagertzen ari dira
Posted on Tuesday 25 August @ 18:21:15 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Prentsa Azken 8-15 urteetan, Atlantikoan bizi diren marrazoen kopurua erdira jaitsi da.
Zientzia Abustua 2008

Dalhousie Unibertsitateko ikertzaileek Atlantikoaren ipar-mendebaldeko bederatzi marrazo-espezie aztertu dituzte eta guztietan gutxieneko% 50eko gainbehera atzeman dute.

Aztertutako espezieen artean, besteak beste, marrazo zuria, mailu-arraina eta marrazo urdina daude.

Ikertzaileen esanean, gehiegizko arrantzak eragin du gainbehera hori; izan ere, arrain horien jaiotze-tasa ez da nahikoa arrantzatutakoak ordezkatzeko. Hala ere, kontserbazio-programetan ere arreta berezia jarri behar dela ohartarazi dute, espezie bakar bat kontserbatzeko ahaleginek beste espezie bat gehiago arrantzatzera bultzatzen baitute askotan. Horregatik, kontserbazio-programa egokia egiteko marrazoen inguruan bizi diren espezie guztiak hartu behar dira kontuan.





Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006