
Nola sustatu nahi dute edota ze asmoa dute Deba eta Mutrikuko udalek bioaniztasuna handitzeko ingurumena ez badute zaintzen?
ARTZABAL
•Debako Udalak (Ingurumenaren sailak) "Uso y biodiversidad en las marismas del estuario del río Deba" proiektuarentzako 21.000 euro-ko dirulaguntza jaso du. (Resolución 30 Diciembre 2008)
Artzabalgo sarbide berriaren obrak pil pilean
Joan zen 2008. urteko otsailaren 14a Eusko Jaurlaritzatik eta beste erakundetatik ere pertsonaia publiko ugari hurbildu ziren Debara, ingurumen eta lurralde antolamenduko sailburu ohia, Esther Larrañaga Debako alkatearen konpainiarekin Jesús Mª Arrizabalaga , besteak beste.
Bisita ez ohizko honen zergaitia, Deba itsasadarrean berreskuratu berriak izan ziren Casacampo eta Artzabalgo hezeguneak inaugurazioa
Dirudienez, Deba itsasadarreko bi gune hauen berreskurapena Eusko Jaurlaritzak duen 2007-2010 Programa Marco Ambiental barruan daude, programa honen helburu nagusietako ba Euskal Herrian 50 ha hezegune berreskuratzea izango delarik.
Artzabal eta Casacampo hezeguneak berreskuratzeko 700.000 euro inbertsioa egin zen.
Bestalde, 2008 urteko udazken hasieran Artzabalgo Eusko-Treneko trenbideko pasoa kentzeko helburuz, sarbide berriaren obrak hasi ziren, Artzabalgo aintzira sorkuntzarako obrak amaitu zirenetik 6 hilabete igaro ondoren soilik.
Antze denez, Artzabalgo aintzira berria sortzerakoan ez zuten kontuan izan sarbide berri hori eraiki behar zutela. Dagoeneko, jarduten ari diren obra hauek hezegune berri honen alde oso bat suntsitu egin dute ingurune sortuberri hau erabat desitxuratuz.
Artzabalgo hezeguneari eta noski, obrak ari diren gune honi dagokie planeamendura begiratuz, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Sektorekako Lurraldekako Plana (SLP), inguru hau Irarrazabal baserriko ihitza (ihitokia) “MA2-2“ bezala agertzen zaigu, “Leheneratu Beharreko Guneak” izendaturik. Artzabalen hezegunea sortzeko burutu egin zuten proiektuak helburu bera izango litzateke.
Dena dela, gogoraraztea nahi degu aipatutako SLP hori 2004. urtean onartu zen eta kudeatzen dituen gune horietan izaten diren aldaketak ez du kontuan hartzen, Artzabalgo hezegune berri hau esatebaterako, beraz, plan hau eguneratzea ezinbestekotzat har dezakegu hezegune hautariko benetazko kudeaketa egon dadila. Gainera plan hau horixe bera da plan hutsa bat soilik, eta ez du bere baitan normatiba zehatz bat bereganatzen edozer gauzak ingurumenari kaltetu egiten dionean edo arau-hauste bat gauzatzen denean zigor bat leporatu dezakeela.
Baina badago Artzabalgo hezegune hau babesa emango lioken bestea baino arau legal garrantzitsuagoa dena, hain zuzen ere Kostaseko Legea; izan ere, Sarbide berri honen obrak Kostako eremuan (zona de servidumbre de protección) barruan kokaturik daude. Honetaz gain, damagun kostako eremu berezi horretan Artzabalgo Hezegunea aurkitzen dela eta Kostaseko Legearen 25. artikuluak azpimarratzen duen arabera sarbideko obra horiek debekatuta egongo lirateke, beraz, esan daiteke obra horiek behintzat alegalak direla.
Badakigu, Euskadiko Kostaseko Sailari, Ingurumen Ministerioari atxikitua, Eusko-Trenek edota Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dietela derrigorrezko baimena eskatu. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ez du honen inguruan ezer jakin nahi. Inaugurazioaren ostean bost axola zaie hemen gertatzen ari dena.
Mutriku Natur Taldetik obra hauek ez dutelako izan inongo baimenik salaketa bat jarri genuen eta kaltetu duten Artzabalgo Hezeguneko zatia lehen baitlehen berreskura dezatela.
Ingurumenarekiko errespetua izatea herritar guztioi dagokigu baina arduradunei dagokiena da benetazko zaintza egiteak.
CASACAMPO
•Mutrikuko Udalari dagokionez, Casacampon antzeman diren arazoak ondorengoak izango lirateteke:
1. Landare inbaditzaileak (Reinutria-Fallopia japonoica)
2.Plastikoz josita daude bazter guztiak.
3.2007ko Zuhaitz Egunean egindako landaketak ez dute zaintzen.