
Mutriku, Deba, Zumaia eta Getaria osatutako lurraldea Europa geoparkeko sarean sartzeko aukera du
Baina zer da Geoparkea?
Geoparkea antolaturiko lurralde bat da, morfologi berezi ezaugarri batzuk duena.
Eskualdea sareko partaide izateko, lurralde antolaketa iraunkorra, ikerketa, geoturismoa eta kooperazioa beharko du, garapen jasangarria lortuz.
2000 urtean Europeans Geoparks Network (www.europeangeoparks.org) martxan hasi zenetik Europan 32 geoparke jaio dira. Uneskoko baimena lortzen bada Euskadiko lehena izango da, horretarako azterketa gogorra pasa beharko du.
2008an, Joan Poch, Geoparkearen zuzendari naguziak, Euskal Herriko kostaldea bizitatu zuenenan gure lurraldeko ezaugarriak sarean sartzeko modukoak zirela baieztatu zuen.
Baina zer du ba gure kostaldeak berezia?
Lehengo eta behin kostako itsaslabarrak Flysch zuria (Zumaia eta Deba) eta beltza (Mutriku) du, arkaitz sedimentarioa da, milloika urtean ondoan egon dena eta berriro kanporatzean liburu bezalako kapak osatzen duena. Harri honen artean dinosaurio extinzioaren errua fogatzen da, meteroritoren erortzearen froga dago, munduan beste toki bat bakarrik dago horrelako garbi azaltzen den lekua, Mexikoko golkoa.
Bestalde gure kare mendiak, itsasoko koralak osatutakoak, geologi aldetik oso interesgarriak dira. Bai Izarraitz, bai Arno bere denboran koral mugagabearen zati bat ziren, mila milloi itsas animali bizi izan ziren lekua, horregatik fosilak topatu dezakegu mendietan. Karstiko geomorfologiak ingurune berezia osatzen du, Euskal herriko klima ezeak lortu duena. Uraren eta naturaren eraginez, ibaiak, bailarak, koba zuloak, simak gauzatu dira miloika urtean zehar.
LIC eta biotopokoak biodibertsitate aldetik ere oso interesgarriak egiten dute gure eskualdea.
Gaur egun badugu gauza honek ezagutzeko aukera Flyscharen ibilbideran bitartez adibidez (www.flysch.com).
Debabeheko eta Urola kostako udalek geoparkearen proposamena ekainean onartua izatea espero dute. Zorte on!!!