Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Herri-gutunaren urtemugarekin lotuta ospatuko dute Zuhaitz Eguna etzidamu
Posted on Wednesday 11 March @ 22:44:43 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

HITZA Ormolako inguruan 800 zuhaitz landatzea du helburu Mutriku Natur Taldeak
Hitza 2009-03-11

800 urte, 800 zuhaitz. Horixe da etzidamu ospatuko den Zuhaitz Egunerako Mutriku Natur Taldeak aukeratu duen lema.

Zuhaitz Eguna Mutrikuk herri-gutuna jaso zueneko 800. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan kokatu dute, eta hori da, hain zuzen ere, landatuko diren zuhaitz kopuruaren arrazoi nagusia.
Mutriku Natur Taldeak Arno inguruak aukeratu ditu landaketarako. Zehazki, Ormolako putzuaren bueltak hartuko ditu 800 zuhaitz berriak.
Landaketa berezia izanik, Ingurumen Batzordearen, Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako zuzendaritzaren eta Foru Aldndiko Landa Ingurunearen Garapenerako departamentuaren laguntza jaso du natur taldeak.

Ingurua prestatuta
Landaketa joateko bi aukera luzatu ditu Mutriku natur Taldeak: eguna kirola egiteko aprobetxatu nahi dutenentzat, taldean oinez igotzeko hitzordua jarri dute, eta bereziki, umeekin pentsatuta, autobusean hurbiltzeko aukera ere egongo da.
Udalak jarritako mikrobusa, ordea, Kostola baserriraino joango da. Landaketara joateko aukera hori egiten dutenek hiru kilometroko ibilibidetxoa edukiko dute.
Zuhaitzak landatzearekin batera, jai giroa sortu nahi du Mutriku Natur Taldeak eta aldi berean, ingurumenaren inguruko kontzientziazioa eragin.
Behin landaketa lekura helduta, lurra aurrez prestatuta topatuko dute parte-hartzaileek, eta Mutriku Natur Taldeko kideez gain, zenbait basozain eta Diputazioko kideren laguntza edukiko dute. Gainera, landatzen den zuhaitz bakoitza babestu asmoz, hesi batekin ingurutatuko dute. Modu horretan, animalieek ezin izango dute landatutako zuhaitz gaztea jan edo apurtu.
Landaketa amaitzean, parte-hartzaile guztiek mokadutxoa jateko aukera edukiko dute.





Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006