
Ingurumen Batzordeak Mutriku eta Saturraran artean dagoen itsaslabarra babestea du helburu
Hitza 2008-12-17
Ingurumen Batzordeak gune hori babestuz erabilgarria izateko ekintza zehatzak proposatuko ditu
Mutriku-Saturraran arteko itsaslabarra. Gune horren ikerketak emandako emaitzak aurkeztuko ditu Ingurumen Batzordeak, bihar, 18:30ean, udal pleno aretoan.
Aukezpena aurten Ekogarapen S.L. enpresak egindako azterketa lanean oinarrituko da. Lortutako emaitzen aurrean, Ingurumen Batzordeak hamaika ekintza zehatz proposatuko ditu. «Udalak parte aktiboa edukiko du, eta bestelako eragileen, publiko zein pribatuen, elkarlana bilatuko dugu».
Aurkeztuko dituzten ekintzen bidez, «baliabide naturalen zainketaz arduratzen den udalerriaren eredu» bihurtu nahi dute, eta bide batez, tokiko ekonomian eragina izan. «Aurera eraman nahi ditugun ekintzekin, batez, ere inguruaren babesa lortu nahi dugu, baina daukagun ondareaz gozatzeko aukera ere emanez».
Bileran inguruaren ezaugarriak, baldintzak eta etorkizunera begira eskaintzen dituen aukerak aztertzeko aukera egongo da. Horretarako, lehenik eta behin, ingurumen aldetik daukan baloreaz eta herriko ondarean duen garrantziaz hitz egingo dute teknikariek. Izan ere, hori izan da ikerketu duten puntuetako bat.
Horrekin batera, inguru hori babesteko dauden moduetaz ere hitz egingo da. Baina babestu ez ezik, guneari ze erabilera eman ahal zaion ikustaraziko dute.