Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Meabe errekastoa kutsatzea salatu du Ekozainek
Posted on Thursday 06 November @ 11:14:11 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

HITZA Joan den domekan zuri-zuri agertu zen errekastoko ura; kutsadura harrobietatik datorrela uste dute
Hitza 2008.11.5

Ekozain ekologia taldeak Ingemar eta Amenabar harrobiak salatu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari atxikita dagoen Uraren Agentzian. Meabe errekastoa eta Artibai erreka kutsatzea leporatu die. Joan den domekan, zuri-zuri agertu ziren biak.

Artibai erreka zikin zetorrela ikusita, kutsadura nondik zetorren aztertzen ibili ziren Ekozaingoak joan den domekan. Kutsaduraren jarraipenak Meabe errekastoraino eroan zituen, eta bertan, zikina errekaren buruan dagoen harrobietatik zetorrela konturatu ziren. Egoera hori salatu egin zuten Uraren Agentzian. «Harria ebakitzen dutenean ateratzen duten hautsa bota zuten eta dena kutsatu», adierazi dute Ekozaingoek.

Ekologia taldeak azaldu duenez, legearen arabera, harrobiek hautsa putzu batera bota behar dute, eta isuriketarik egon ez dadin , aldiro-aldiro, uztu egin behar dute. «Egiteko hori ez dute betetzen. Gure ustez, hautsa ez dute kontrolpean edukitzen, eta euri handia egiten duenean putzuak hustu egiten dituzte», jakitera eman dute.

Jarrera «larria»

Harrobien jarrera larria da ekologia taldearentzat. «Lehen, Meabe errekasto aberats-aberatsa zen, eta isuriketa horiekin errekastoaren bizitza guztia desagertarazi dute», diote. Gainera, Meabe Artibai errekaren ibaiadarra izanda, errekastora egindako isuriketak Artibai ere kutsatu egin duela azpimarratu dute. Bestetik, Artibai erreka Interes Komunitarioko Leku moduan izendatuta dagoenez, hobeto zainduta egon beharko lukeela uste dute Ekozaingoek.

Bestalde, horrelako isuriketa gertatzen den lehenengo aldia ez dela jakitera eman du ekologia taldeak. «Inoiz gertatu dira horrelakoak. Administrazioak putzuen gaineko kontrol gutxi dauka, eta harrobiek lantzean-lantzean era horretako kutsadura eragiten dute», adierazi dute.

Egoera horren aurrean, arduradunak salatu eta ekintza delitu ekologiko moduan hartu behar dela pentsatzen dute. Administrazioak era horretako jarrerak gogorrago zigortu behar dituela deritzo ekologia taldeak. «Berriro ez kutsatzeko interesa sortu dezakeen besteko zigorra jarri beharko litzateke», esan dute ekologia taldeko kideek.

Bestalde, harrobiak neurri zuzentzaile batzuk hartzera behartu behar direla esan dute, «berriro horrelako isuriketarik ez gertatzeko».




Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006