Ongietorri Naturzaleen web gunera NATURZALEAK

      
     



>
MENUA
>
ARIAN
SAREAN
   

 

>  
Paduretako hegaztiak
Posted on Friday 31 October @ 11:54:49 | TRANSLATE[[Send this story to a friend]] | TRANSLATE[[Printable Version]]

Mutriku Natur Taldea Padura ibaiaren bokaleko ordeka guneetan metatzen diren sedimentu finen ondorioz sortzen da, ingurune berezi eta selektiboak eratuz.
Zumaian Santiso eta Bedua inguruak osatzen dute padura, Urola ibaiko itsasadarrean kokatzen da. Deban Artzabal ta Kasakampo, eta Ondarrun Aieri Artibai ibaiak sortzen duena. Santixo eta Bedua inguruan aduretako 100 hegazti espezie inguru ikusi izan da.


Paduretako hegazti espezie asko gal zorian daude . Hemen bereiztu dezakezue bertan urte gustian bizi diren batzuk.

Lertxuntxo txikia (Egretta garcetta) tamaina ertaineko ardeido liraina dugu; kolore zuri garbiko luma leun eta finez jantzia. Moko luze-zorrotza beltza du, eta baita zango luzeak ere, behatz hori deigarriak izatea espeziearen bereizgarri delarik






Lertxun hauskara (Ardea cinerea) dugu Europako ardeidorik handiena. 90 cm-ko luzera eta 170 cm-rainoko hegal-zabalera izanik, eskualde eurosiberiarrean hedapen zabala duen hegazti handi bakarretakoa dugu, eta Euskal Herrian ere eskuarki ikus daiteke —zenbait lekutan talde handitan gainera—, nahiz eta lertxuntxo txikiaren kasuan bezala, batez ere gure ingurune hezeetako bisitari negutiarra den.




Ubarroi(Phalacrocorax
carbo) erraz ezagutzen da oso ikusgarria
delako etengabe
uretara sartu-irtenak eginaz, arrainjailea da, arrantzale paregabea




Txirrina (Sterna hirundo) Oso zaila da bereizten bat besteaz, beti taldean egan eta jaten badute. Itsas txori hau arrainjainlea da, 35 cm altuera du eta 95 cm-rainoko hegal-zabalera.




Martin arrantzalea (Alcedo atthis) hegazti ornodun arrainjalea da. Animalia hau laku eta ibai inguruetan bizi da. Hegazti honek 16cm eta 30cm tartean neur ditzake.Hegalak eta hankak motzak ditu, baina hego motzak izan arren oso hegalari ona da.
Animalia hau arrantzatik bizi da. Uraren ondoan dagoen adar batean jartzen da, ikusmenarekin ura arakatzen du, eta arrainen bat edo igelen bat parean jartzen bada, oso azkar murgiltzen da.



Buztanikara zuria (Motacilla alba) txori txikia da, 18cm altuera ailegatzen da bakarrik. Buztan luzea gora behera mugitzea du oitura. Ornogabeko animaliak jaten du.






Kuliska txikia (Actitis hiypoleucos) zango eta moko luze eta indartsuak du lokatzetan ibiltzeko eta harrapakinak harrapatzeko. 19-17 cm tamainua du, mozorrozteko lumatza iluna du






Basa ahatea (Anas strepera) azalean topatzen da gehienetan. Ur azalean topatzen dute elikadura, ez dira urpean sartzen. Landare eztaldura tartean bizi dira




Naturzaleak © Natur taldeen web gunea 2006