DebaNatura elkarteak Biodibertsitate Fundazioaren laguntza eduki du aurten 'Deba Ibaia Bizirik' proiektua aurrera eramateko. 2009a bukatzear dago, eta horrekin batera ekimen honen ekintzak. Horrexegatik, beste bi antolatu dira datorren hilabeterako herriko jendeari gai honen inguruan kontzientziatzeko asmoz
Diariovasco 2009.11.6
Foruen enparantza aurrera eramango da azaroaren 7an lehenengo jarduera. Erakusketa berri bat egingo da egun osoan zehar, eta, era berean, manifestu bat sina-tzeko aukera izango da ibaia defendatzeko. Hurrengo astean, 14an, zuhaitz landaketa eguna ospatuko da berriro. Askotan burutzen dira hau bezelako ekintzak flora berpiztu eta berreskuratzeko. Parte hartu nahi dutenak Errota Zar futbol zelaian bilduko dira, 10:00etan, handik ibaiaren erriberara abiatuko dira.
Biodibertsitate Fundazioaren kolaborazioari esker eta itsasadarraren ertzearen egoera tristea ikusirik, DebaNatura Ingurumen Heziketarako Elkarteak 2009 urte honetan zehar herritarren eta hezkuntza zentru desberdinei esker Ğibaiaren ibaiertzak berreskuratzenko proiektu pilotu bat martxan jarri duğ, azpimarra-tzen dute.
Bertan, agertzen diren landare inbaditzaile arrotzak kontrola-tzeko eta deusezteko jarduerak, erriberako zuhaitz eta zuhaixken landaketak, ibaiertzen garbiketak, beste batzuen artean, gauzatu dira.
ĞIlusioz betetako proiektu honi, gure ibaiak antzina izan zuen irudia berreskuratzeari buruzkoa denari, bukaera emateko laster ibaiaren erriberetan zuhaitz eta zuhaixken landaketa handi bat aurrera eramateko jardunaldi bat antolatuko duguğ, esaten dute antolatzaileek. Horregatik, animatu nahi dute pertsona guztiei bi ekin-tza hauetan parte hartzera.