Egunero baratza ekologiko txiki bat nola landu edo sortu informazioa jasotzeko interesa gero eta jende gehiago kerakutsi digula eta, hastapen ikastaro bat gauzatzeko idea sortu da ingurumenarekiko errespetu gehiagoko teknika eta kontzientzia bultzatzeko laborantza ekologikoari esker.
Debanatura 20009.8.27
Helburua:
Ikastaro hau, baratza ekologiko txiki bat sortzeko eta barazkirik ohikoenak lantzeko modua erakusten eta
nekazaritza ekologikoaren galderarik oinarrizkoenei erantzuten saiatuko da, agertu ahal diren arazo gehienak konpontzeko.
Ikastaroak hiru modulu teoriko eta praktiko izango ditu, 20 ordu iraungo du eta iraila eta urrian egingo da.
Asteburuetan emango da, hurrenez hurrengo ostiral eta larunbatetan, 17.00etatik 20.00etara ostiraletan
eta 10.00etatik 13.30etara larunbatetan. Nahiago dutenentzat astean zehar ere talde bat egon liteke 17:30 tatik 20.30tara astearte eta ostegunetan.
Zati teorikoa Debanaturako Natur Gelako instalazioetan, Ostolaza eraikinean, emango da ostiraletan, eta zati
praktikoa Artzabalgo erriberan, Deba udalerrian, Debanaturak duen baratza ekologikoan hurrengo egunean,
larunbatetan alegia. Zati praktikoan landarako arropa eraman beharko da.
Plazen kopurua mugatua izango da. Plaza horiek erreserbatzeko kontuan hartuko da izena emateko orria
zein egunetan entregatu den. Izena emateko orria ondorengo web orrian (www.ostolaza.org) deskargatu ahal
da, edo bestela Kultur Elkarteko bulegoan (Ostolaza eraikinean), jaso eta entregatu ahal izango da.
Ikastaroaren irakaslea: Diego Mendoza. Biologoa eta Debanaturako ingurumen hezitzailea.
Prezioa pertsonako:
Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da.
Apunteak eta praktikak gauzatzeko beharrezko materiala.
Izena emateko ondorengo helbidetara zuzendu:
www.ostolaza.org