MUGARIK GABE IDENTIFIKATZEKO
 

 1. Garapenerako eredua, munduko txirotasuna eta desorekaren arrazoi nagusia.

2. Guk eraikitzen dugu etorkizuna.

3. Munduaren militarizazioak desberdintasunak sostengatzen ditu.

4. Munduko ordena berria. Migrazioak eta aniztasuna.

5. ZER NAHI DUGU GKE GISA?

 

 

1. Garapenerako eredua, munduko txirotasuna eta desorekaren arrazoi nagusia.

Gutxiengoaren aberastasuna gehiengoen pobreziaren gainean eraikitzen da.
Populazioaren %20ak planeta osoaren baliabideen %80 xahutzen du.

Merkataritza desorekatua, finantza-zorraren ordainketak suposatzen duen deskapitalizazioa eta baliabide teknologikoen erabilera pribatiboa dira herri aberats eta herri erdeinatuen arteko desberdintasunen adierazpenak.

Garapen eredu hau ez da humanitatearen gehiengoarentzat baztertzailea soilik, aldi berean ingurugiroarekiko kontraesankorra azaltzen zaigu, planetaren beraren biziraupenarekin
kontraesankorra eta etorkizuneko belaunaldien eskubideekin ere bai berriztagarriak ez diren baliabide naturalen erabilera gehiegizkoa dela medio.

*Sistema honek sortarazten dituen desorekei buruzko salaketa eta zalantzak eraman nahi ditugu gure gizartera, garapen eredu honi buruzko zentzu kritikoa eta eztabaida sortaraziz, elkartasunezko jarrerak bultzatuz.

*Gizarte industrializatuen gehiegizko kontsumo eta zarrastelkeriaren gutxitzea, finantza-zorra ezmoralaren ezabapena, berdintasunean oinarritutako merkataritza harremanak eta GATT
akordioak, baliabide eta teknologien transferentzia, hala nola progresioa eta ongizate humanoa baliabide natural eta ingurugiroarekiko errespetuarekin bateragarri egingo duen garapen eredu jasangarria dira gure apustu alternatiboa.

2. Guk eraikitzen dugu etorkizuna.

Emakumeen diskriminazioa ez da herri batzuetan edo zenbait kulturatan suertatzen den gertakizun isolatua. Ordena ekonomikoak mundua Iparralde eta Hegoaldean banatzen duen
bezala, sistema patriarkalak gizon eta emakumeen artean banatzen du, eta lehenengoei zenbait pribilegio ematen die.

Hegoaldean, Iparraldearekiko desberdintasun egoera bera dela medio, zapalkuntza moduak areagotzen dira eta emakumeek eguneroko bizitzarako posibilitateak murriztuak dituzte: baliabide familiarrak erabiltzeko aukera gutxiago (elikadura, jantzia, diruaren kontrola), komunitatearen baliabideak aprobetxatzeko aukera gutxiago (osasuna, hezkuntza,...), maiz bere eta ez beste inoren gain geratzen da seme-alaben mantenuaren zama ekonomikoa, sektore informalean dihardute lanean oro har eta baldintza ezin kaxkarragoetan e.a.

*GKE gisa emakumeen beraien kontzientziatze eta autoantolatze prozesuak erraztea bilatzen dugu, beraien bizi-baldintzak hobetzera bideratuta doazen prozesuak alde batetik eta generoagatik gertatzen den diskriminazioaren aurka borrokatzera bultzatuko dituzten prozesuak bestetik.

3. Munduaren militarizazioak desberdintasunak sostengatzen ditu.

Armamenduaren industria eta merkatua zapalkuntza, gerrak, giza-eskubideen bortxaketa eta herrien arteko dependentziak mantentzen dituen negozio ezmorala da.

*Bake eta desmilitarizazioaren aldeko kultura baten sorrera bultzatzen dugu, gatazka armatuetan zibilak tartean jartzearen aldekoak gara, militarismoaren ondorioak pairatzen dituen
populazio zibilarekiko laguntza sustatzen dugu, errefuxiatuekin esate baterako, eta balore demokratikoen sakonketa eta autoritarismo zein bazterketa sozialaren aurrean partehartzea
bultzatzen ditugu.

4. Munduko ordena berria. Migrazioak eta aniztasuna.

Ezberdina denaren aurrean arrazakeria eta intolerantzia dira munduko eskenatokiaren sakoneko eraldaketei, non biolentziagatikako migrazioak, jazarpen politikoak edo behar
ekonomikoek ehunka milioi pertsonari eragiten baitiote, ematen zaizkien erantzun xinpleak.

"Garapenaren" eta gero eta nabariagoa den baloreen ateratzearen izenean kultura lokal eta indigenak baztertu egiten dira eta berezko kultura zein bizimoduak ukatzen zaizkie, munduko ordena eza honi alternatibak eraikitzeko erreferentzi baliagarriak galtzen direlarik.

*Herrien arteko aniztasun kultural, erlijiosoa, etnikoa... zabaltzearen alde ari gara lanean. Herrien arteko harremanak berdinen arteko harremanak izan daitezen eta emigrazioaren
onarpen sozialaren alde, garapen eredu honek planetako eremu zabalei ezartzen dien txirotasunaren ondorioa delako.

5. ZER NAHI DUGU GKE GISA?

*Garapenerako laguntza txirotasuna ezabatzeko ez dela nahikoa garbi geratu da. GKEren laguntza handituz doa, baina txirotasuna biderkatzen da. GKEk erronka berriei egin behar diete aurre gehiengo behartsuenen defentsan, eta txirotasuna zein desberdintasunen arrazoien azalpenean, garapenerako heziketari begirako aktibitateen bidez eta proposamenak luzatuz gizarteari eta instituzioei garapen eredu ezberdina eraikitzeari dagozkion gai guztietan, aurreko puntuetan azalduak geratu direnak.

*Garapenerako laguntzak eta elkarlanak testuinguru honetan dituzten mugak kontutan hartuta, ondoko ezaugarri hauek dituzten proiektuak bultzatzen ditugu:

- Erakunde zibilek aurkeztutako proiektuak, proiektuan partaide gisa aritzen direlarik eta eragindako populazioen partehartzearekin alternatibak eraikitzen dituztenak.

- Hego zein Iparraldeko pertsona eta erakundeen arteko komunikazio, elkartasun eta elkartrukaketa lotura suposatzen duten proiektuak.

*Partehartzeari irekita dagoen GKE gara. Garapen humano ezberdina eta elkartasunaren kultura eraikitzeko mundu mailako, norberaren mailako eta egunerokotasunaren mailako egituren
aldaketaren beharrarekin bat egiten duten pertsona eta erakunde guztientzat tresna erabilgarria izan nahi dugu.