
|
Mugarik Gabe, 1987tik Nafarroan diharduen Garapenerako Kooperazio Taldea. Hasiera batetan Erdikaldeko Amerikako proiektuak laguntzeko jaio bazen ere, ondoren Karibe eta Hego Amerikako iparraldera hedatu du bere esparrua. Gehienbat emakumearen inguruko proiektuak, indigenen aldekoak eta giza eskubideei lotutakoak laguntzen ditugu. Guatemala, Mexiko eta Kolonbian nazioarteko begirale gisa aritzen gara, gatazka egoeratan herritarren giza eskubideak babestu daitezen. Kooperazioaren joan-etorrian, bestalde, Hego eta Iparraldearen arteko arazoen harreman hestua ikusteko aukera izan dugu. Hegoaldearen arazoak gure etxean bertan jaiotzen dira, eta alderantziz. Horrexegatik kanpainak, erakusketak, ihardunaldiak eta abarrekoak antolatu ditugu ezberdintasunen arrazoiak azaldu, eta gure eguneroko bizitzan elkartasuna hitzaren esanahiaz ohartarazteko. |