
2010ko Kanpaina
Idazki bat ematea eragozle fiskala zarela esanez, gastu militarrei eragozlea, eta, ondorioz, ordaintzen dituzun zergen zati proportzionala gastu militarrekin zerikusirik ez duten gastuetara joan dadila eskatuz.
Estatuari presioa egiteko, ejertzitoa ordaindu ez dezan, armagintzari dirulaguntzarik eman ez diezaion. Eragozpen fiskala egiten dugu, ez dugulako militarismoarekin kolaboratu nahi, eta publikoki gure desadostasuna agertu nahi dugulako.
Estatuari zergak ordaintzen dizkion edonork, hau da, EDOZEIN PERTSONAK, denok ordaintzen baititugu zergak, bai era zuzenean, bai zeharka (edozein ordainketa egiten dugunean: zerbait erostean adibidez). Beraz, ez da zerga aitorpenik egin behar eragozle fiskala zarela adierazteko.
Edozein momentutan. Dena dela, talde antimilitaristok urtero bultzatzen dugu eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian,
momenturik egokiena delakoan.
Bi modu daude, biak ala biak baliagarriak, baina konpromiso maila desberdinarekin. Ondoren, eragozpen fiskala egiteko bi moduak azaltzen dira. Bakoitzak erabakiko du zein modutara egin.
ERAGOZPEN FISKALA EGITEKO LEHEN MODUA
Adierazpen hau betetzea baino ez duzu egin behar. Ondoren, moztu, eta
Hurbilen dagoen Ogasun Ordezkaritzan utzi
edo
Postaz hurrengo dera bidali:
Gipuzkoako Ogasuneko Foru Diputatu jauna
Gipuzkoako Foru Ogasuna
Errotaburu pasealekua 2. Donostia
edo
Zure errenta aitorpenarekin batera eman
ERAGOZPEN FISKALA EGITEKO BIGARREN MODUA
Eragozpen fiskala norberaren Errenta Aitorpenean txertatuko da. Txertatze-modua honakoa da: eragozpen fiskala kenkari berezi baten bidez txertatzen
da. Kenkari berezi hori guk, aurrez, proiektu jakin bati egindako diru-ordainketa bat izango da. Modu horretara, guk ordaintzen ditugun zergen zati bat militarismoarekin loturarik ez duen gauzetara bideratuko dugu.
Jarraitu beharreko pausoak:
Gustokoa duzun proiektuaren kontu-korrontean sartu eragotziko duzun diru-kopurua, eta ordainagiria gorde.
Sartuko den diru-kopurua norberak erabakitzen du. Guk 60 eurotako diru-kopurua sartzea proposatzen dizuegu.
Norberak erabakitzen du diru-kopuru hori zein proiektutara bideratu. Elkarte bat, gizarte-mugimendu bat, gobernuz kanpoko erakunde bat...izan daiteke. Eragozpen Fiskaleko taldeetatik diru-kopuru hori “APOYO AL ANTIMILITARISMO EN PARAGUAY” proiektuari ematea proposatzen dizuegu. Proiektu horrek ezbiolentzia erabiltzen duten Irakeko taldeak sustatu nahi ditu, ezbiolentziatik abiatuta gatazken konponbidea bila dezaten. Proiektu honi dirua eman nahi dionak Caja Laboral-Euskadiko Kutxako ondorengo kontuan egin dezake 3035 0038 90 0381121763.
Egin Errenta Aitorpena, eragotzitako kopurua kenkarien atalean sartuz. Dagokion ordainagiria Errenta Aitorpeneko beste paperekin ipini.
Adierazpen hau bete, moztu, eta Errenta Aitorpeneko beste agirietara gehitu.