Zure diruarekin ez:
Izan zaitez gastu militarrekiko eragozle fiskal
Zure zergak gerratean gastatzerik ez baduzu nahi, egin zaitez eragozle fiskal
2010ko Kanpaina
Zer da eragozpen fiskala?
Idazki bat ematea eragozle fiskala zarela esanez, gastu militarrei eragozlea, eta, ondorioz, ordaintzen dituzun zergen zati proportzionala gastu militarrekin zerikusirik ez duten gastuetara joan dadila eskatuz.
Zertarako balio du eragozpen fiskala egiteak?
Estatuari presioa egiteko, ejertzitoa ordaindu ez dezan, armagintzari dirulaguntzarik eman ez diezaion. Eragozpen fiskala egiten dugu, ez dugulako militarismoarekin kolaboratu nahi, eta publikoki gure desadostasuna agertu nahi dugulako.
Zeinek egin dezake eragozpen fiskala?
Estatuari zergak ordaintzen dizkion edonork, hau da, EDOZEIN PERTSONAK, denok ordaintzen baititugu zergak, bai era zuzenean, bai zeharka (edozein ordainketa egiten dugunean: zerbait erostean adibidez). Beraz, ez da zerga aitorpenik egin behar eragozle fiskala zarela adierazteko.
Noiz egin daiteke eragozpen fiskala?
Edozein momentutan. Dena dela, talde antimilitaristok urtero bultzatzen dugu eragozpen fiskaleko kanpaina bat errenta aitorpena egiteko garaian,
momenturik egokiena delakoan.
Nola egin eragozpen fiskala?
Bi modu daude, biak ala biak baliagarriak, baina konpromiso maila desberdinarekin. Ondoren, eragozpen fiskala egiteko bi moduak azaltzen dira. Bakoitzak erabakiko du zein modutara egin.
ERAGOZPEN FISKALA EGITEKO LEHEN MODUA
Adierazpen hau betetzea baino ez duzu egin behar. Ondoren, moztu, eta
edo
Gipuzkoako Ogasuneko Foru Diputatu jauna
Gipuzkoako Foru Ogasuna
Errotaburu pasealekua 2. Donostia
edo
ERAGOZPEN FISKALA EGITEKO BIGARREN MODUA
Eragozpen fiskala norberaren Errenta Aitorpenean txertatuko da. Txertatze-modua honakoa da: eragozpen fiskala kenkari berezi baten bidez txertatzen
da. Kenkari berezi hori guk, aurrez, proiektu jakin bati egindako diru-ordainketa bat izango da. Modu horretara, guk ordaintzen ditugun zergen zati bat militarismoarekin loturarik ez duen gauzetara bideratuko dugu.
Jarraitu beharreko pausoak:
Gustokoa duzun proiektuaren kontu-korrontean sartu eragotziko duzun diru-kopurua, eta ordainagiria gorde.
Sartuko den diru-kopurua norberak erabakitzen du. Guk 60 eurotako diru-kopurua sartzea proposatzen dizuegu.
Norberak erabakitzen du diru-kopuru hori zein proiektutara bideratu. Elkarte bat, gizarte-mugimendu bat, gobernuz kanpoko erakunde bat...izan daiteke. Eragozpen Fiskaleko taldeetatik diru-kopuru hori “APOYO AL ANTIMILITARISMO EN PARAGUAY” proiektuari ematea proposatzen dizuegu. Proiektu horrek ezbiolentzia erabiltzen duten Irakeko taldeak sustatu nahi ditu, ezbiolentziatik abiatuta gatazken konponbidea bila dezaten. Proiektu honi dirua eman nahi dionak Caja Laboral-Euskadiko Kutxako ondorengo kontuan egin dezake 3035 0038 90 0381121763.
Egin Errenta Aitorpena, eragotzitako kopurua kenkarien atalean sartuz. Dagokion ordainagiria Errenta Aitorpeneko beste paperekin ipini.
Adierazpen hau bete, moztu, eta Errenta Aitorpeneko beste agirietara gehitu.
Behin eragozpen fiskala eginda, garrantzitsua da inkesta bidaltzea, eragozpen fiskala zenbatek egin duten jakiteko era bakarra baita (Ogasun Sailak ez du datu hori ematen). Zenbateko horrek ekimen honen indarra adieraziko du.
Ondoren datorren inkesta hona bidal dezakezu: Gipuzkoako Eragozpen Fiskaleko Taldea. Posta Kutxatila 1330-20080 Donostia. Datu horiek telefonoz ere jakinarazi ditzakezu (Tf 666619586), nahiz SMS bidez, nahiz e-mail (kemdon // nodo50 // org) bidez , nahiz web orrialdearen bidez formulario