Gaintxurizketan plataforma logistikoa egiteko ituna sinatu dute

Egilea: arranoa  |  Atala: Hemeroteka
Espainiako Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak hitzarmena sinatu dute, Lezon egin nahi duten plataformaren gainean.
Horrela, plataforma logistikoaren bideragarritasun ekonomiko eta logistikoa aztertuko ditu Jaurlaritzak. Horrez gain, terminalen eta merkatu logistikoaren kokapen egokienak zeintzuk diren ikertuko dituzte. Emaitza Ministeriora bidaliko dute, “lurraldeen arteko harmonia” biltzen duen proiektuan kontuan har dezaten.

Oarsoaldea, plataforma logistikoa?

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

Erabakia hartuta dago. Pasaialdean, Oarsoaldean, plataforma logistiko ikaragarria sortu nahi dute: kanpoko kaia, Lezoko portu lehorra, merkantzietarako garraio arteko hiru geltoki (bi Irunen eta bat Lezon), hiru plataforma logistiko (Lezo, Gaintxurizketa-Hondarribia eta dagoeneko egina dagoena Oiartzun), AHT, Lezotik Irunera doan N-1-en zabaltzea, Oiartzundik Astigarragarainoko bigarren ingurabidea, hirugarrena ere marraztua dago… Eta erabaki horretan oinarrituta erakunde arteko batzordean parte hartu duten erakundeak, hau da, Jaizkibia osatuko dutenak, hasi dira dagoeneko zonaldearen eredua definitzen. Segi irakurtzen…