Superportuaren aurkako protesta Kilometroetan

Egilea: JB  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak

Urriaren 3an Lezon ospatutako Kilometroen hasierako ekitaldian “Superportua betirako gelditu. Jaizkibel Bizirik” nahi dugula gogoratu zuten hainbat herritarrek pankarta eta banderolen bidez.

Ondoren ibilbidean zehar sinadurak biltzeko mahaia ere ipini zen, eta baita txosna bat ere Jaizkibelen aldeko borroka hau sostengatzeko dirua biltzeko.