Jaizkibel mendia

xara-k erantsia Art, 2009-11-17 23:02-an.

Joan den astetik” SESTRA” eta “EUROESTUDIOS” ingeniaritza enpresatako topografoak Urrullo eta Kaxerna baserrietako inguruan dabiltza Superportuaren sarbideak (4 erraileko errepidea gehi 2 Km inguruko 2 tunel) eraikitzeko neurriak hartzen. Lan hauek ezkutuan eta lur jabeen eta udalaren baimenik gabe burutzen ari dira baserrietako zelai eta herribideetan zehar. Hauetako batzuetan lurra zulatu eta hormigoizko seinale topografikoak ipini dituzte.

Kaltetutako lurrak baserri lurrak dira, eta horrela kalifikatuta daude Lezoko Hirigintza Plangintzan, eta bertan ez dago aurreikusita inolako errepide eta azpiegitura berrien eraikuntzarik.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Lar, 2009-11-07 23:42-an.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Antolatuta  Gizarte parte-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroa? bukatu dira larunbat honetan. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak, Donostiako AHTaren aurkako
taldeak eta Pasaiako Superportuaren aurkako Jaizkibel Bizirik taldeak
Foru Aldundiaren hipokresia salatu dute, eta ikastaro hauetan parte
hartzea ez inposaketa egon dela salatzeko Foru Aldundi aurrean erakusketa eta prentsaurrekoa eskaini dute.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Alh, 2009-07-27 12:41-an.

La Autoridad Portuaria de Pasajes continúa ciegamente con la tramitación del puerto exterior a pesar de los proyectos que ha tomado como ejemplo, A Coruña y Gijón, están inmersos en una situación de
bancarrota y con retirada de financiación europea.

La construcción de los puertos exteriores de A Coruña y Gijón, ambos
actualmente en período de obras, ha puesto en la bancarrota las
respectivas Autoridades Portuarias, siendo los puertos del Estado que,
con gran diferencia, acumulan más deudas. Los costes de las obras se
han disparado en Gijón hasta el momento en un 50% sobre las previsiones

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Otl, 2009-07-10 13:38-an.

Mendi honen zati bat artifizialtzen
baduzue inguru guztiaren oreka suntsituko duzue itzulezinezko kaltea
gauzatuz. Gure inguru naturala bere osotasunean behar dugu bizi ahal
izateko

Haitzaren gibelean Jaizkibelgo mundu harrigarria
ezkutatzen da. Inguru magiko eta ezezagun honetan izaki bereziok
elkarrekin bizi gara eta soilik bihotz zabalek eta arima sentikorrek
sentitu, usaindu, entzun, ukitu eta ikus gaitzakete. Izakiak gara,
izena eta izana badaukagu. Hemen gaude, begirunez deskubritu nahi
gaituenari gure altxor liluragarriak irekitzeko prest. Jaizkibel,
Haitz-gibel.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Iga, 2009-07-05 10:20-an.

Hona hemen atzoko Jaizkibel egun arrakastatsuko argazki batzuk:
Txan magoaren emanaldia

Portuko eta Fomentoko agintaria marrazoetara

Herri bazkaria

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Art, 2009-06-30 17:13-an.

UZTAILAREN  4EAN JAIZKIBEL BIZIRIK EGUNA OSPATUKO DA PASAI DONIBANEN

Jaizkibel Bizirik plataformak, Jaizkibel gure altxorra, kanpo kairik
ez! lelopean, ekimen ugari antolatu ditu egun honetarako. Helburua
jai-giroan Jaizkibelen babesa, kanpo-kaiaren proiektua behin betiko
baztertzea eta txikiziorik gabeko birgaitzea aldarrikatzea da.
Egun osoan zehar adin guztietako jendearentzat egitarau zabal eta
erakargarria izango da Donibaneko plazan. Pirata-itsasontziz jantzitako
eskenatokian kontzertuak, bertsolariak, parodiak, e.a. ikusteko aukera
izango da. Era berean, haur-jokoak eta Txan Magoa izango ditugu
txikienen pozerako.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Art, 2009-06-30 17:11-an.

  Bajo el lema Jaizkibel gure altxorra, kanpo kairik ez! la
plataforma Jaizkibel Bizirik ha organizado una amplia variedad de
actividades con el objetivo de reivindicar, en tono festivo, la
protección del monte Jaizkibel, la paralización definitiva del proyecto
del puerto exterior y la apuesta por una regeneración sin destrucción.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Art, 2009-06-30 16:51-an.

Urdaburu (Errenteria), Erlaitz (Irun), Jaizkibel (Pasai Antxo), Allerru (Lezo), Itsas Mendi (Donibane), Girizia (Oiartzun) eta Club Vasco de Camping (Donostia) mendi taldeak Jaizkibel Bizirik plataformak antolatutako ekimen honekin bat egiten dute, eta herritar guztiak ospakizun honetan parte hartzeko gonbidatzen dute.

Uztailaren 4a, larunbata goizean, Lezotik hasita, Jaizkibel mendian zehar martxa bat izango da, eta kanpo kaiaren egitasmoak mehatxatzen duten mendi honen eta bere itsasertzaren babesaren alde egin nahi duten pertsona guztiak gonbidatuak daude.

Mendi martxa goizeko 8:30etan aterako da Lezoko plazatik, Jaizkibelen

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Otl, 2009-06-26 14:09-an.


Egitaraua:
- 08:30ean MENDI MARTXA irteera Lezoko plazatik
- 11:00etan HAUR JOLASAK Pasai Donibaneko plazan
- 12:00etan TXAN MAGOA plazan
- 13:00ean PARODIA ETA BERTSOLARIAK plazan
- 14:00etan KALEJIRA Donibaneko frontoira
- 14:30ean BAZKARI HERRIKOIA frontoian 
Ondoren HERRI KIROLAK
- 18:00etan KONTZERTUA
- 23:00etan KONTZERTUA Pasai Antxoko gaztetxean: Kum (Mosku), Irazi (Landetxa) eta Yellow Page (P.Antxo-Lezo) teldeekin

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Azk, 2009-06-17 14:23-an.

zundaketak_gelditzen_jaizkibelen_090616Astearte arratsaldean Jaizkibelen izan ziren “Jaizkibel bizirik”eko lagunak eta antza, obretan jarraitzen zuten.
Hona hemen bertan garbatutako bideoa:http://blip.tv/file/2249142/

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
XML iturburua