Jaizkibel mendiko aberastasunak

xara-k erantsia Azk, 2005-04-27 22:11-an.

Superportua, iparraldeko magalean, itsasaldeko
magalean egitea proposatzen dute. Magal honek oso erliebe konplexua du,balio
haundiko ingurugune ugari sortuz:

-GEOLOGIKOA: Geologikoki "Jaizkibel
formazioa" deitzen zaio. Itsaslabar, sakan, hondartza, errekatxo etabarrez
osatua dago.

-HIDROGEOLOGIKOA: Akuifero garrantzitsua
osatzen du. Entitate haundiko unitate hidrogeologiko bezala dago izendatua.

-BOTANIKOA: Interes haundikoa. Babestutako
espezie ugariren bizileku: iratze tropikalak, Armeria Euscadiensis endemismoa,
zohikaztegitako landare bereziak, alga zelai garrantzitsuak, ...

-FAUNISTIKOA: mota guztietako ornodunen
espezie garrantzitsuak. Itsas hegaztien koloniak, narrazti berezien bizileku...

-PAISAJISTIKOA: Bailarako saturazioa ikusita
Oarsoaldeko "Irla berde" funtzioa betetzen du. Balio natural haundiko
gunea: arrokak, hondartegiak, kalak, itsaslabarrak, ...

-ARKEOLOGIKOA: Orain arte 30 aztarnategi baino
gehiago aurkitu dira Jaizkibel mendian. 2003ko Martxoan "jaizkibelgo
gizona" bezala izendatutako mesolitikoko (9.000 urte)gizaki aztarnak
aurkitu zituzten.

Balore guzti hauek Babes Plan Berezien bidez
babestuak izan dira urteetan zehar.

EranskinaTamaina
foto7.jpg43.79 KB