| hasiera | dokumentuak | hitzorduak | berriketaguneak | argazkiak | loturak | ||
Jaizkibel Bizirik egunean parte hartzeko deia egin dute mendi taldeekxara-k erantsia Art, 2009-06-30 16:51-an.
Urdaburu (Errenteria), Erlaitz (Irun), Jaizkibel (Pasai Antxo), Allerru (Lezo), Itsas Mendi (Donibane), Girizia (Oiartzun) eta Club Vasco de Camping (Donostia) mendi taldeak Jaizkibel Bizirik plataformak antolatutako ekimen honekin bat egiten dute, eta herritar guztiak ospakizun honetan parte hartzeko gonbidatzen dute. Uztailaren 4a, larunbata goizean, Lezotik hasita, Jaizkibel mendian zehar martxa bat izango da, eta kanpo kaiaren egitasmoak mehatxatzen duten mendi honen eta bere itsasertzaren babesaren alde egin nahi duten pertsona guztiak gonbidatuak daude. Mendi martxa goizeko 8:30etan aterako da Lezoko plazatik, Jaizkibelen Eguraldi txarra izanez gero, eta trebetasun gutxiagoa dutenentzako, pistatik jaisteko aukera egongo da. Alabortzara iristean portuaren ahoa eta egiturak ikusiko ditugu. Donibaneko plazara 12ak aldera iristea espero da. Hemen eta egun guztian zehar, Jaizkibel Bizirik Egunaren baitan antolatutako beste ekitaldiak izango dira, taberna eta bazkari herrikoia barne. Bazkarirako txartelak Makutso (Oiartzun), Tiñelu (Lezo), Arkaitza (Orereta), Antxeta (San Pedro), Remos eta Ixiar Ibilbidea edozein pertsonak egiteko pentsatua dago eta oinetako egokiak eraman behar dira. Bonazaitza baserriaren inguruan egingo den taldeko argazkian soilik parte hartu nahi dutenentzat, goizeko 10ak aldera izango dela kalkulatzen da. Jaizkibel mendia, itsasertzeko xendra bezalako ibilbide paregabeak dituen mendia, eskualde honen mendizaleek maiz bisitatzen duten eremua da. Gertu dagoen mendia izanik, paisai eta balio natural garrantzitsuak ditu, zeinek Europar Natura 2000 Sarearen parte izateko aukera eman dioten. Urdaburu Mendizale Elkartea, Erlaitz Mendi Elkartea, Jaizkibel Mendizale Taldea, Allerru Mendi Taldea, Itsas Mendi Elkartea, Girizia Mendi Taldea, Club Vasco de Camping 2009ko ekainak 26 Egizu login edo izena eman komentarioak eransteko
( kategoriak: Jaizkibel mendia )
|
|
|
duela 4 aste Egun 1
duela 2 urte 35 aste
duela 3 urte 23 aste
duela 3 urte 46 aste
duela 4 urte 8 aste
duela 4 urte 22 aste