Edizio arauak

Webgune hau Jaizkibel Bizirik taldeak editatzen du. Informazioa eskaini, elkar trukatu eta eztabaidatuz Jaizkibelgo kostaldean eraiki nahi duten superportuaren aurkako lanean laguntzea da webgune honen helburua.

Aipatu bezala, iritzi trukaketa eta eztabaidak egin daitezke gure webgunean argitara ematen diren albisteei buruz, weblog moduko teknikan oinarrituta baitago. Beti ere, errespetua oinarri hartuta idatzi behar dira horiek.

Jaizkibel Biziriken webgunean artikulua eta iritziak argitara emango badira, albistearen bidaltzaileak bere burua identifikatu egin behar du, hau da, albistea bidali aurretik, baimendutako kide egin behar da.

Kide baimendua egiteko, gure webgunearen sarrerako atariko orrian erabiltzaile loturan edo Izena eman botoian sakatu behar duzu.

Kide laguntzailea egiteko, albisteak eta iritziak bidaltzeaz gain beste aukera batzuk izateko, administratzaileekin harremanetan jarri behar zara, eta zure eskaeraren zergatia azaldu beharko duzu.

Argitaratuko diren berriek, Jaizkibel mendia eta Pasaiako Kanpo Kaia edo Superportua izango dute oinarri, wegunearen gai edo helburuekin bat ez datozen testuak ez dira onartuko. Baldin eta arriskua badago irakurleek edo beste batzuek testua errespetu gutxikoa dela pentsatzeko, ez da onartuko artikulua. Hartu beharreko erabakiak administratzaile taldekoek hartuko dituzte, ahal den neurrian gainontzeko kide eta Jaizkibel Bizirik taldeko lagunen iritziak kontuan hartuz.

Beraz, iritzi eta eztabaida jokoetan sartu nahi duenak jakin behar du pertsona nahiz erakundeen aurkako errespetu faltaz jokatzea edo irainak jaurtitzea ez dela webgune honen arauek onartzen duten jarrera bat.

Jaizkibel Bizirik taldeak bere izena erabiliko du taldetik sortutako gauzak argitaratzen dituenean.

Jaizkibel Bizirik taldeak ez du beren gain hartuko webgune honetan kide partikularrek azaldutako esanen eta iritzien erantzukizunik.

Webgune hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen den bitartean