| hasiera | dokumentuak | hitzorduak | berriketaguneak | argazkiak | loturak | ||
Ongi etorri Jaizkibel Bizirik Webgunera
Jaizkibel mendia izugarrizko altxorrak gordetzen dituen itsaslabarrez osatua dago. Landare, fauna, geologi, lurrazpiko ura nahiz paisai aldetik balore ukaezin eta babestuak dituen mendia da Jaizkibel. Guzti hauek ordea, Pasaiko supeportuaren proiektua dela eta arriskuan daude. Jaizkibel mendia ezagutaraztea, bertako aberastasunaren berri eman eta superportuaren aurkako informazioa ahalik eta gehien zabaltzea da webgune honen helburua eta webguneko kide eginez zure albiste, argazki, iritzi, ea...jartzeko aukera izango duzu. Jaizkibel mendia (547m) kate tertziarioko mendi eraketa bat da,Gipuzkoako iparmendebaldean kokatzen da eta Pasaiako portuko ibaiahotik Higer (Hondarribia) lurmuturreraino zabaltzen da. Mendi honen kostaldean 4 miloi metro karratu baino gehiago hartuko duen kanpo portu berri baten eraikuntza proiektatuta dago, kontzerbazio egoera hobezinean dauden 3 km itsaslabar hondatuz eta itsaso-hondoak betez. Pasaiako kanpo kaia bezala aurkeztu duten proiektua orain arte Gipuzkoan proektaturiko obra erraldoi eta beldurgarriena da, bere aurrekontu eta dimentsioak adierazten duten bezala. Jaizkibelgo kostaldea, berriz, desagertzeko arriskuan dauden izugarrizko altxorrak gordetzen dituen itsaslabarrez osatua dago. Jaizkibelgo superportuaren aurkako taldea 2000. urtean sortu zen Jaizkibel mendiaren kostaldean eraiki nahi duten superportuaren aurkako informazioa zabaldu, eztabaida sortu eta mobilizazioak bultzatzeko asmoarekin. 2003.urtean Jaizkibel mendiaren alde eta superportuaren aurka lanean ari ziren beste talde batzuekin elkartu eta Jaizkibel Bizirik sortu zen. Proiektu txikitzaile hau eragozteko eta kaltetuak izango daitezkeen inguruak ezagutzeko mendi eta itsas martxak antolatu izan ditugu, baita manifestuak kaleratu, sinadurak bildu, diapositiba eta bideo emanaldiak eta hitzaldiak eman, salaketak plazaratu, akanpadak antolatu, manifestazioak, ea... Superportu eta beste azpiegitura erraldoiek (AHT, plataforma logistiko, autobide, aireportu...) sortuko dituzten kalteen berri eman nahi diegu herritarrei, eta herritar nahiz erakundeei Jaizkibelgo kostaldea babesteko borrokara biltzeko deia luzatu nahi diegu. |
|
|
duela 4 aste 6 ordu
duela 2 urte 35 aste
duela 3 urte 23 aste
duela 3 urte 46 aste
duela 4 urte 8 aste
duela 4 urte 21 aste