Jaizkibel bizirik

Jaizkibel mendia izugarrizko altxorrak gordetzen dituen itsaslabarrez osatua dago. Landare, fauna, geologi, lurrazpiko ura nahiz paisai aldetik balore ukaezin eta babestuak dituen mendia da Jaizkibel. Guzti hauek ordea, Pasaiko supeportuaren proiektua dela eta arriskuan daude.

Jaizkibel mendia ezagutaraztea, bertako aberastasunaren berri eman eta superportuaren aurkako informazioa ahalik eta gehien zabaltzea da webgune honen helburua eta webguneko kide eginez zure albiste, argazki, iritzi, ea...jartzeko aukera izango duzu.

El monte Jaizkibel está formada por acantilados que guardan grandes tesoros: sus valores están protegidos tanto por su interes paisajístico como por su fauna, flora, acuíferos, e interes geológico. Todos estos valores están en peligro a causa del proyecto del superpuerto de Pasaia.

xara-k erantsia Art, 2009-11-17 23:02-an.

Joan den astetik” SESTRA” eta “EUROESTUDIOS” ingeniaritza enpresatako topografoak Urrullo eta Kaxerna baserrietako inguruan dabiltza Superportuaren sarbideak (4 erraileko errepidea gehi 2 Km inguruko 2 tunel) eraikitzeko neurriak hartzen. Lan hauek ezkutuan eta lur jabeen eta udalaren baimenik gabe burutzen ari dira baserrietako zelai eta herribideetan zehar. Hauetako batzuetan lurra zulatu eta hormigoizko seinale topografikoak ipini dituzte.

Kaltetutako lurrak baserri lurrak dira, eta horrela kalifikatuta daude Lezoko Hirigintza Plangintzan, eta bertan ez dago aurreikusita inolako errepide eta azpiegitura berrien eraikuntzarik.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Lar, 2009-11-07 23:42-an.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Antolatuta  Gizarte parte-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroa? bukatu dira larunbat honetan. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak, Donostiako AHTaren aurkako
taldeak eta Pasaiako Superportuaren aurkako Jaizkibel Bizirik taldeak
Foru Aldundiaren hipokresia salatu dute, eta ikastaro hauetan parte
hartzea ez inposaketa egon dela salatzeko Foru Aldundi aurrean erakusketa eta prentsaurrekoa eskaini dute.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Azk, 2009-10-28 15:06-an.

Solicita que se estudie la compatibilidad con otros puertos y la alternativa de mejora del puerto actual, reconociendo su impacto sobre Jaizkibel y los fondos marinos

  El “Documento de Referencia para la Evaluación Ambiental Estratégica del Plan Director de Infraestructuras del Puerto de Pasajes” emitido por el Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino da un auténtico varapalo a la pretensión de la Autoridad Portuaria de construir el puerto exterior.

 

( kategoriak: Superportua )
xara-k erantsia Alh, 2009-07-27 12:41-an.

La Autoridad Portuaria de Pasajes continúa ciegamente con la tramitación del puerto exterior a pesar de los proyectos que ha tomado como ejemplo, A Coruña y Gijón, están inmersos en una situación de
bancarrota y con retirada de financiación europea.

La construcción de los puertos exteriores de A Coruña y Gijón, ambos
actualmente en período de obras, ha puesto en la bancarrota las
respectivas Autoridades Portuarias, siendo los puertos del Estado que,
con gran diferencia, acumulan más deudas. Los costes de las obras se
han disparado en Gijón hasta el momento en un 50% sobre las previsiones

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Otl, 2009-07-10 13:38-an.

Mendi honen zati bat artifizialtzen
baduzue inguru guztiaren oreka suntsituko duzue itzulezinezko kaltea
gauzatuz. Gure inguru naturala bere osotasunean behar dugu bizi ahal
izateko

Haitzaren gibelean Jaizkibelgo mundu harrigarria
ezkutatzen da. Inguru magiko eta ezezagun honetan izaki bereziok
elkarrekin bizi gara eta soilik bihotz zabalek eta arima sentikorrek
sentitu, usaindu, entzun, ukitu eta ikus gaitzakete. Izakiak gara,
izena eta izana badaukagu. Hemen gaude, begirunez deskubritu nahi
gaituenari gure altxor liluragarriak irekitzeko prest. Jaizkibel,
Haitz-gibel.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Iga, 2009-07-05 10:20-an.

Hona hemen atzoko Jaizkibel egun arrakastatsuko argazki batzuk:
Txan magoaren emanaldia

Portuko eta Fomentoko agintaria marrazoetara

Herri bazkaria

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Art, 2009-06-30 17:13-an.

UZTAILAREN  4EAN JAIZKIBEL BIZIRIK EGUNA OSPATUKO DA PASAI DONIBANEN

Jaizkibel Bizirik plataformak, Jaizkibel gure altxorra, kanpo kairik
ez! lelopean, ekimen ugari antolatu ditu egun honetarako. Helburua
jai-giroan Jaizkibelen babesa, kanpo-kaiaren proiektua behin betiko
baztertzea eta txikiziorik gabeko birgaitzea aldarrikatzea da.
Egun osoan zehar adin guztietako jendearentzat egitarau zabal eta
erakargarria izango da Donibaneko plazan. Pirata-itsasontziz jantzitako
eskenatokian kontzertuak, bertsolariak, parodiak, e.a. ikusteko aukera
izango da. Era berean, haur-jokoak eta Txan Magoa izango ditugu
txikienen pozerako.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )
xara-k erantsia Art, 2009-06-30 17:11-an.

  Bajo el lema Jaizkibel gure altxorra, kanpo kairik ez! la
plataforma Jaizkibel Bizirik ha organizado una amplia variedad de
actividades con el objetivo de reivindicar, en tono festivo, la
protección del monte Jaizkibel, la paralización definitiva del proyecto
del puerto exterior y la apuesta por una regeneración sin destrucción.

( kategoriak: Jaizkibel mendia )