EUSKO JAURLARITZAK AMORE EMAN DU PRESIOEN AURREAN ETA JAIZKIBEL-ULIAREN BABESA GELDITU DU

Egilea: Jaizkibel Bizirik  |  Atala: Prentsa Oharrak

Ulia eta Jaizkibel Natura 2000 Sarearen Babes Bereziko Lekuaren kudeaketa planaren onarpenak ez du datarik, Ingurugiro Sailburuak onartu duen bezala. Adierazpenean, Jaizkibel Bizirik osatzen duten taldeek legabiltzarrean egindako galdera baten arira eginda, Pilar Unzaluk onartu zuen 2012ko hasieran informazio publikoan egon zela baina oraindik ez dela iradokizunen txostena egin eta “oraindik ez da iradokizunen txostena bukatzeko eperik ipini ezta dokumentuen errebisioa eta aldaketak egitekoa”.

Epemuga gainditu dela gogoratu behar dugu, zeren eta Europar Komisioak dokumentu hau aprobatzeko ezarritako epe legalak (2010eko abuendua) gainditu baitira eta ez dira ez Komisioak ezta Ingurumen Ministerioak egindako eskakizunei erantzun. Izandako atzerapenak Europar Komisioaren aurrean salatuak izan dira ere. Hasieran dokumentuaren idaztearen atzerapena izan bazen, gero informazio publikora ateratzeak ere atzerapena izan zuen, ez baizen 2012ko otsaila arte atera, nahiz eta parte hartze prozesua urte bete lehenago izan zen. Pausu guzti hauek dokumentuak bertsio desberdinak izatea eraman du, bakoitzeko murriztuagoa eta naturgunearen babesarekin konpromezu txikiagoa duela.

Egoera hau Eusko Jaurlaritzak eskaini duen alegazioak aurkeztu dutenen zerrenda ikusita uler daiteke. Jaizkibelen kontrako lobby bat eratu dute Portu Agintaritza eta portuko enpresen artean, naturgune hau babestea nahi ez dutenek. Honek gainera oso argi uzten du kanpo kaiaren aldeko babesa, diru publikoaren inbertsioari etekina atera nahi dioten sektoreei mugatzen dela. Portu Agintaritzaren benetazko intentzioak ere argi geratzen dira, zeren kanpo kaiaren konpatibilitatea ziurtatzen duen bitartean, Jaizkibel-Uliaren kontserbazio plana bertan behera uzteko presionatu bait duen, publikoki amaitutzat jotzea eskatu duelarik[1].

Kezkagarria da nola Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bere erantzunkizunak uzten ari den. Argi dago kudeaketa plan honen onerpena atzeratzen ari dela kanpo kaiaren aprobazioa ez oztopatzeko. Utzipen hau ere Portu Agintaritzaren Plan Zuzentzailearen tramitazioan ere islatu da, non kanpo kaia proposatzen den, Ingurumen Sailak ez baitu ingurumen txostenik egin, azpiegitura honek dituen ingurumen inpaktuei buruz egindako kritika gogorrak ez errepikatzearren. Nahiko argi dago Garraio Sailak egindako presioek eragina izaten ari direla.

Jaizkibel Bizirik-etik eskatu nahi diogu Ingurume Sailari bere erantzukizunak onartu eta Jaizkibel-Ulia naturgunearen kudeaketa plana behin-betiko aprobatzea premia handiz. Baita ere eskatzen diogu dokumentuan parte hartzean eta alegazio apean gizarte eragileek egindako iradokizunak barneratzea, hauek zilegizko balioa dute eta, ez baitute interes ekonomiko pribatuetara erantzuten.

Prentsa oharra irakurri/deskargatu

Jaizkibel Bizirik!

2012ko uztailak 6

jaizkibelbizirik@gmail.com

www.nodo50.org/jaizkibel


[1] http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/03/31/economia/pasaia-pide-al-gobierno-vasco-el-archivo-de-la-declaracion-de-zona-a-conservar-de-jaizkibel

Erantzun 1 to “EUSKO JAURLARITZAK AMORE EMAN DU PRESIOEN AURREAN ETA JAIZKIBEL-ULIAREN BABESA GELDITU DU”

  1. Gestio planik gabe, Jaizkibelek zer etorkizun? (e)k dio:

    [...] horren eskumena duen Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten plana onartzeko data zehatzik. Halaxe salatu du Jaizkibel Bizirik taldeak. Eusko Legebiltzarraren bidez egindako galderari Ingurumen Sailak zera erantzun dio: “Alegazio [...]

Iruzkina idatzi