Aldizkariaren 3. zenbakia

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, JB multimedia

Jaizkibel Bizirik aldizkariaren 3. zenbakia (2005-06ko neguan)

3º numero de la publicacion Jaizkibel Bizirik (invierno 2005-06)

JB Aldizkaria 3.Zenbakia 2005-06ko Negua

Asko eta luze hitz egiten da Jaizkibelgo kanpo aldean eraiki nahi duten superportuaz. Jaizkibel Bizirik taldean bildutakoek aspaldi ekin zioten proiektu honen kontrako borrokari. Bide horretan hainbat ekimen egin dituzte, eta baita hainbat tresna sortu ere; tartean, artikulu honek mintzagai duen argitalpena. Taldeko kideek diotenez, superportuaren aurkako informazioa eta berriak zabaltzeko asmoarekin egiten dute. Orain kaleratu berri dutena, hirugarren zenbakia da, eta 1,5 euroren truke eskura daiteke. Lezon, Tiñelun, Leitzan, Txerrimuñon eta liburutegian eros daiteke. Errenteria-Oreretan, Zintzilik Irratiaren egoitzan, Arkaitzan eta Txintxarrin. Eskualdeko gainerako herrietara datozen egunetan jarriko dute salgai, ohiko lekuetan. Informazioz oparo dator argitalpena. Izkutuan gordetakoak izenaren baitan, erakundeek ezkutatu dituzten hainbat txostenen ingurukoak bildu dituzte. Esandakoak atalean, berriz, kanpo kaiaren inguruan hainbat politikarik esandakoak. Lezoko hirigintza planari aurkeztu dizkioten alegazioen inguruko artikulua ere irakur daiteke, eta baita Ortzaundi izeneko sanpedrotarrari egin dioten elkarrizketa ere. Ortzaundik San Pedron iraganean nola bizi ziren kontatzen du, portuaren eraginez herriak izan duen bilakaerari buruzko hausnarketa eginez. Urteko kronika eta hainbat berri laburrek osatzen dute argitalpena.

(Oarsoaldeko Hitzatik jasotako berria)

Gaiak: ,

Iruzkina idatzi