Hitzaldia: Jaizkibel lehortzeko arriskuan

Egilea: arranoa  |  Atala: Albisteak / Kolaborazioak, Jaizkibel

JAIZKIBEL LEHORTZEKO ARRISKUAN!!!!

Urriaren 13an arratsaldeko 19:30ean Lezoko Kultura aretoan hitzaldia egingo da gaiaren inguruan.
Putzuen zundaketa lanak hasi dituzte dagoeneko
Txingudiko Zerbitzuak enpresaren eskariz, lurrazpiko sei putzutako eta bi
erreketako ura segundoko 310 litroko bolumenean ponpatzeko sistema
konplexua eraikitzen ari dira Jaizkibelgo ipar isurialdean (Paradoretik
Guadalupera bitartean). Salatu beharra dago, babesturiko Natura 2000
izendapena duen eremua, ingurumen-inpaktu azterketarik egin gabe burutzen
ari direla lan hauek. Behar dena baino ur gehiago aterako du eta horrek
lurrazpiko putzuak lehortzeaz gain, gainazaleko landaretza ere urik gabe
utziko luke.
Orain arte irizpide zuzen batekin ura itsasoratu baino metro batzuk
lehenago bakarrik ponpatzen zen. Sistema honek behar duen azpiegitura
itzela da, hoditeriaz gain ponpatzeko etxea (6 metroko altuerakoa), ur
depositua eta transformadorea eraiki behar dituzte bere eragin kaltegarri
guztiekin, ekologikoa, estetikoa, paisajistikoa….
Gaiak kezkatzen bazaitu eta zentzugabekeria hau gerarazteko ahaleginak
merezi duela uste baduzu, zatoz hitzaldira.

ANTOLATZAILEAK:
Lezoko N2000
Eguzki
Gazte Asanblada
PTParen aurkako Lezoko herritar taldea