Jaizkibel eta Foru Aldundiaren handigura

Egilea: JB  |  Atala: Hemeroteka, Iritziak / Opiniones

Gipuzkoako Foru Aldundian Lurraren Antolamenduko diputatua den Koldo Azkoitia jaunak Aldundiaren jarrera «konstruktiboa» azaleratu du Jaizkibelgo Portu Berriari buruzko azken hitzarmenetan. Hain zuzen ere, Europako Natura Sare 2000n sarturik dagoen Jaizkibelgo esparru honetan «argi» dago Pasaiako Portu Berria eraiki egingo dela, Azkoitiaren arabera.

Eskuzabaltasun eta adimen handiz eskainitako keinu horrekin, Jaizkibel babestu nahi duten ekologista talde eta alderdi politiko guztioi jai daukagula esan digu, eta Portu Berria egingo ote den edozein zalantza burutik kentzeko. Dekretukadaz jositako garai hauetan (Mutrikuko Portu Berrikoa adibidez), ardura handiz jasotzen dugu gure instituzioetako ordezkarien jarrera garratz eta makatzailea. Ontasuna baino gehiago, beren jarduerak defendatzeko daukaten argumentazio eskasia lagatzen digute agerian hauen karia konpartitzen ez dugun herritar gehiengoei. Segi irakurtzen…