|
-EUSKAL
HERRIA ETA POLITIKA-
Ai! Ai! Karlisten
bandera zer dan
ikasi nahi balukete,
beste modutan batez ere gu
hemen biziko ginake!
Libertadea lapurtu eta...
argollan jarri gaituzte...
Laurak-Bat entzat
ondamendiya
beltzak ekarri digute.
Ramos Azkarate

Beste
lekutan ere bai behar bada, baina Euskal Herrian politikazale amorratuak garela esan
behar. Politikako su horri eskerrak gure nortasun haundi bat gordetzen dugula ere ez
dago zalantzarik. Adibidez, non ote zegoen gure hizkuntza gaixoa politikarik izan ez
balitz? Larrosarik ez dago hemen arantzarik gabe, eta polítika horrek haserreak ere
berekin diu ordea; hori ikusteko ez daukagu hurrutira joan beharrik. Ez horixe!
Berrogei
urte ixilik igaro genituen bai, baina berriro indarrean dugu alde on eta txar
guztiarekin. Zenbaitek uste du, gure
garaikoak bakarrik direla haserre hauek; ez enetxoak, ez, polítika eta haserrea
gorputz da anima bezala direla esango nuke. Eta haserre hoietatik ez da libratzen
gotzairik, apaizik eta gainontzekorik.
Bidezkoa
denez, garai bakoitzak, pentsamolde eta izen ezberdinak ditu; gerra aurretik
Karlistak eta Nazionalistak izango genituen indartsuenak: askoz lehenago, berriz,
Liberalak, Karlistaren etsai haundienak
Ramos
Azkarate, “GALTZAUNDI” kantu famatuaren egilea, tolosar bertsolari xelebre bat
zen; joan zen martxoaren 26 an bere eriotzaren ehun urteurrena zen ta , bere bertso
eta idatziekin bi liburu aurkeztu ziren Tolosako Udaletxean Aita Zabala, Auspoako
zuzendariaren eskutik. Toosarrak maite dute bere seme umoretsua.
Liburu
horietan irakurtzen dugunez, Ramos, Liberala izan zen gaztetan, baina gero Karlista
bihurtu., Don Karlos bera baino Karlistagoa gainera. KARLISTA PARTIDUAN ere
gorabeherak izan ziren ordea: Ramón Nocedal, Karlista Partidutik bota egin zuten eta
honek partidu berria sortu zuen “Integrista” zerizaiona; E.A.J.ri
E.A. irten zitzaion antzera. Partidu berriak jarraitzaile asko izan zuen,
baita apaizak ere. Ramosek lehengoan jarraitu zuen
ordea irmo eta tinko, liberalei eta integristei bertso zorrotzak papereratuz. Apaizik
ere etzan libratzen etenkada horietatik eta orain dator polita: Don Patricio
Orkaiztegi Tolosako erretoreak; Don Pedro Aldalur
Azkoitikoak; Don Juan Bauista, Errezilkoak eta Don Pranzisko Felipe,
Amezketakoak, auzitara eraman zuten Ramos Azkarate jartzen zituen betsoak zirela eta.
Apaiz hauek, Karlistak izango ziren aurretik, baina partido berria sortu zelako hara
haserreak etorri. Gainera Tolosako erretore hori oso bertso zalea omen zen.
Zorionez
auzi horretatik libre atera zen ordea gure bertsolaria, eta hara zer ion bertso
batean:
Eraman ere
izandu naute
erri batetik bestera,
Da esatea
Kaifasenetik
Iru Ponzion
aurrera;
Nola onrarik
galdu ez niyen
Libre ta
lasai ostera...
Ardi bat baño
umillao ni
etorri
nintzan etxera.
Berrogeita hamazazpi urte bete aurretik hil zen Ramos Azkarate, Tolosako
Mixerikordian (Iurramendi Egoitza). Pakea bezala atseden.
Irakurle, gauza gehiago jakin nahi badituzu Ramos Azkarateri buruz, bere liburu
horietan aurkitu zenezake; eta politikazko ika-mikak ez direla gaurkoak bakarrik
aitortuko duzu.
Txomin Garmendia

|