|
JUVENTUDES |
|||
|
|||
|
-Jainkoari
erreguz, beharrari mailuz-
Jesús María Aragón eta Feliciano Vélez Bizitzak, noizbehinka, aurpegi atsegina erakusten digu; irribarrea oparitzen digu, eta gisa horretan berarekin adiskidetzeko aukera ematen digu, unean unekoa gozatu eta disfrutatzeko. Hori da egunotan Alderdi Karlistako kideoi gertatzen zaiguna, eta gizarteko gainerako jendearekin banatu nahi dugu gure poza.
Izan ere, zuzenbide auzitegiek indarkeriaren kaltetutzat hartu
dituzte Ricardo eta Aniano, biak ere doilorki erailak Montejurra, 76an. Guretzat
agerikoa zenak (alderdiko nire adiskideen deiadarra, baita Herri Karlistako nire anai-arrebena
ere, edo nire familia den eta sufritzen duen Gizateriarena) izan du azkenean bere
oihartzuna. Euren agintariez ari naiz, diru laguntzetako sosak alferrik xahutzen baitituzte bazkari ederrak egiten, edo euren buruari izena eta propaganda eman nahian; guztia, idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideen arreta lortzeko asmoarekin. Horiek bai, horiek, besteren oilategia zaintzen duten azeriak!Batzuon etengabeko lanak eta gertakarien egiari atxikitzen jakiteak, ordea, nahi genuen ondorioa ekarri du, eta pozik gaude gauzak hala. Jende xumeak ere eduki beharko dugu, bada, alaitasunen bat aldian behin! Erdal esaerak argi azaltzen du: Jainkoari erreguz, beharrari mailuz.Indarkeriaren kaltetu batzuk izan baziren, indarkeriazale batzuek sortu zituztelako izan zen. Alderdi Karlistak argitaratutako liburuan, baita, nahi genuen arren, betikoek gerta ez zedin lortu zuten epaiketa publikoaren sumarioan ere, ondorengoak agertzen dira: Fraga, Della Chiaie, Suarez, Sixto de Borbón Parma, Jean Pierre Cherid, Arturo Márquez de Prado eta baita beste doilor asko eta asko, denak ere uztarrian lotzeko modukoak; horiek eraso ziguten arma hilgarriekin. Euren ardura maila bat dator ia ekimen kriminalean parte hartzearekin: izan ekimenez, izan ezjakintasunez; esate baterako, orduan «herri ordenaren Aginteak» deiturikoen utzikeria izugarria, erasotzaileak aldeztu baitzituzten azkenean. Beraz, Alfonso Osorio xelebrearen aho zikinetik ateratako hitz laztan haietatik gezurra franko: «Animoak berotu izana eta kideen arteko liskarra», alegia. Gisa horretako pertsonak Historiaren juizioan babesten dira euren adinkideei kontu ez emateko; hots, guri (izaki historiko zehatzak) kontu ez emateko, jende xumeok bitartean ahalegin egin behar dugu gure eskubidea errespetatu dezaten, ez etsi eta ez utzi beti nahi dutena egin dezaten. Eta poztasun garaia denez, ez dut nire egingo maldizio hau: «eror dadila odola zuen buru gainetara, zuon semealaben buruetara, eta zuon ondorengoen ondorengoen buruetara»; izan ere, jende bihotzgabe eta zital horrek ez nau urrats bat ere okertuko nire izate karlistatik. Hargatik, hots egiten dut hemendik batu eta ateak parez pare ireki ditzagun, eskutik hartuta igaro daitezen erosotasunez Zuzenbidea eta haren senide Bakea.
Ez etsi sekula ahalegin horretan, anai-arrebok! Ez bitez ondorengotu
belaunaldiz belaunaldi guk, eta lehenago gure gurasoek, pairatu ditugun estualdiak,
betiko berberek eginak gainera. Ez etsi sekula!
|