|
JUVENTUDES |
|||
|
|||
|
HIRU MENDEZ BORROKAN! GAZTE KARLISTEN SORRERA Testua: Sabino Ormazabal Elola, Igor Eguren Este texto, que recoge los orígenes a fines del siglo XIX de las Juventudes Carlistas, fue publicado en el diario Egin el día 29 de mayo de 1998.
1904an
Juventud Carlista sortu zen Nafarroan. Tuteran zuen egoitza, San Marcial kaleko
zortzigarrenean. Estatutuen hirugarren artikuluan zionez, elakarte horrek Comunión-Católico-Monárquico-Tradicionalistaren
doktrinari eustea eta zabaltzea zuen halburu, mitin, hitaldi, antzerki emanaldi
eta beste zenbait propaganda baliabideren bidez. Bazkideek 16 urtetik gorakoak
0,5 pezetako kuota ordaindu behar zuten hilero. Estatutuen hamaikagarren
artikuluan zera irakur daiteke: “No se tolerará en manera alguna la crítica
de las autoridades de la Comunión Carlista, ni expresar opiniones que estén en
contradicción con los principios sustentados por la misma”.
Carlos
VII.a 1909an hil znean, bere seme Jaime izendatu zuten karlistek erregegai.
Hori
dela eta, Juventud Carlista, Juventud Jaimista bihurtu zen 1914an. Aldrdiaren
barruko giroa ez zegoen batere bare. Europako Gerran karlista gehienek, Vázquez
de Mella buru zutela, imperio zentralen alde jokatu zuten. Jaime eta bere
jarraitzalerik zuzenenak jokaera horren kontra zeuden. Honek karliten arteko
beste zatiketa bat ekarri zuen mellazaleek Karlista Alderdia utzi eta talde
tradizionalista eratu zuten. Talde horren aritik sortu zen Juventud
Tradicionalista.
Ondoko
urteetan abertzale eta Nafaroan nagusi ziren jaimisten arteko loturak, gero eta
estuagoak ziren. Erlijioa eta foruzaletasuna zituzten batez ere amankomunean.
Batzuek zein besteek eskazen zuten autonomi estatutua Hego Euskal Herriarentzat.
Baina eskakizun hori haiena bakarrik ez zen. 1918an, adibidez, Nafarroan Junta
Gestora Pro-Autonomía sortu zen.
Ideología desberdineko gazte nafarrek-sozialistak barne- ute hartako abenduaren
17an bilera bat egin zuten iruñeako san Franzisko eskolan eta hantxe eratu
zuten junta, honako hauek osatua: Ignacio Baleztena, Miguel Serdeño, Antonio
Saldias, Félix Rubio, Fernando Arbizu, Joaquín fuentes eta Jesús Aranzadi.
Abenduaren 29an autonomiaren aldeko ekitaldi bateratua egin zuten Gayarre
antzokian.[1].
Don
jaime 1931ko urrian hil zen, Carlos VII.a zenaren anaia, Alfonso carlos, 82
urteko agurea, izendatu zuten erregegai berria. Karlismoaren adar guztiek bat
egin zuten berriro, comunión tradicionalista sortuz. Alderdi Karlista
zaharberrituaen baitan berréala hasi zen abertzaleekin ondo eta gaizki
moldatzen zirenen arteko borroka, integristak Comunión Tradicionalistako
buruzagitzaz jabetu zirenean ordea, abertzaleekiko harreman guztiak bertan
behera gertau ziren, jarrera antieuskaldunak ere azalduz. 1933ko Autonomi
Estatutu proiektuak, Lizarrakoak, porrot egin zuen hain justu traizionalisten
azpikerien ondorioz.[2].
[1] José María Jimeno Jurío.
“Reivindaciones autonómicas en 1917-16”. Punto y Hora, 1977ko azaroaren
3tik 9ra, 18 orriladea. [2].José María Jimeno Jurío. “Navarra
jamás dijo no al Estatuto Vasco”. Txalaparta, Tafalla, 1997.
|