![]() |
|
|---|---|
|
Centro Asesor de la Mujer "ARGITAN" de Barakaldo. Nº cuenta: 3035 0081 33 081.0.02111.8 Caja Laboral Centro Asesor de la Mujer "NEBA-NEBA" de Sestao. Nº cuenta: 2095 0066 80 9101667538 BBK "POSADA DE LOS ABRAZOS" Nº cuenta: 2095 0106 80 910637466-4 BBK |
ZERTAN DA ERAGOZPEN FISKALA?
Gerrarako aurrekontua murrizteaz gain, militarizazio sozial, kultural eta ekonomikoari buruzko eztabaida pizten saiatzen da, era berean, gai hauek ukitzen dituzten erabakietan gizartearen protagonismoa berreskuratzen saiatzen da. Horregatik, Haziendaren aurrean aitortzera behartuta daudenek ez ezik, Aitorpen inprimakiak eskuratzen dituztenek eta inprimakiotan berariazko salaketa egiten dutenek ere Eragozpen Fiskala egin dezakete, zeren eta: ٭ herrien arteko gatazkak konpontzeko biderik onena elkarrizketa, lankidetza eta elkartasuna direla uste baitute. ٭ mundu baketsua lortzeko bide bakarra justizia sozialari laguntzea dela uste baitute. ٭ ez baitaude ados ordaintzen dituzten zuzeneko eta zeharkako zergak bortizkerian eta gizartearen kontra erabiltzearekin. Era berean, kanpainak proposatzen du eragozle fiskalek "desobeturiko" dirua ematea, beste alternatiba eta borroka sozial batzuk finantzatzeko, hemendik proposatzen dizkizuegun proiektu antimilitar alternatiboak edo nork bere ustez benetan defendatu behar diren proiektuak finantzatzeko. |