NOLA
EGIN ERAGOZPEN FISKALA
Errenta
aitorpena Aldundiak esaten duen bezala egiten da, baina kenkarietara
heltzean (bai seme alabeengatik, bai gaixotasunagatik...) libre geratzen den
laukian : “Eragozpen fiskala
gastu militarrei”
jartzen da eta proposatu dizkiegu 60 euro edo sartzen dituzu.
Eta
Aldundiak esandakoa egiten jarraitzen duzu. Aitorpena bidali baino lehen
diru-sarrera egiten duzu aukeratutako Emakumeen
proiektuaren
kontuan eta egin duzula erakusten
duen
gorde-agiria sartzen duzu aitorpenaren beste paperekin batera. Horrela egin
daiteke “ordaintzeko” nahiz “itzultzeko” ateratzen bada.
Komenigarria da gutun bat sartzea egin duzuna azaltzen.
Aitorpena jadanik egin baduzu, edo ordenagailuz egin
nahi baduzu eta joan zareneko bulegoan ez badute onartzen, egizu gero diru-sarrera
Emakumeen proiektura eta bidali gutun-instantzia bat Aldundiari
eragozle fiskala zarela aldarrikatuz, eta horregatik desbideratu duzu diru
hori, bidaltzen diezun gorde-agirian azaltzen dena, eta beraz Aldundiak zure
aitorpena aldatu behar du diru hori jadanik beste helbururako eman duzula
kontutan hartzen.
Edozein kasutan, idatz iezaguzu zure datuak, eragozpen
kopurua eta bere helburua ematen, helbidea honetara :
18 posta kutxa. - 48901 Barakaldo
652 76 22 32