Bai pertsona arrunten artean, edonon, eraikitako globalizazioari.
Bai demokraziari, zuzenbidezkoa eta izatezkoa, berdintasunean eta
askatasunean oinarritua.
Legez denok daukagu askatasunez informatzeko eta adierazteko eskubidea, baita
nazioarte mailan ere.
Baina hau errealitatean ez da horrela!
Komunikabideak potentzia finantzarioen esanetara daude. Mundu mailan eliteak soilik
komunikatzen dira erraztasunez, itzultzaileen bidez, diruak lagunduta.
Gizateriaren zati
txiki batek soilik hitz egin dezake modu erlatiboki egokian.
Eta besteek - ia %100ak?
Eta zuk?
Gure tokian tokiko hizkuntzarekin batera hizkuntza amankomun bat behar dugu,
askea, denontzat eskuragai.
Kultura orori estatus berdina ematen diena kultura unibertsalaren barnean.
Orain arte baztertuak izan direnak, nazioarteko komunikazio prozesura erakartzen
dituena.