

M29 EZAZU LANIK EGIN, EZAZU KONTSUMITUDatorren martxoak 29an, osteguna, sindikatu guztiek deitu duten Greba Orokorrera deituak izan gara 18 miloi langile. 5 miloi langabetu dituen herrialdean azkeneko lan-erreformak langileen kaleratzea erraztea besterik ez du helburutzat. Horrez gain, ezin ditugu giza eskubideek izan dituzte beste hainbat murrizketa ahaztu: erretiro adinaren atzeratzea, bankuei eman zaien diru publikoa -egungo egoeraren benetako eragilea-, osasunean, hezkuntzan eta administrazio publikoan edo etxebizitzan egiten ari diren bahikuntzak. Neurri hauek pertsona guztioi kalte egiten gaituztela uste dugu: langileak, langabetuak, ikasleak, eta erretiratuak. Guzti honengatik 29ko Greba Orokorrera gehi zaiteztela eskatzen dizuegu arrakastatsua izan dadin. Baina lanera joatearekin nahikoa ez dela uste dugu. Parte hartzea konpromiso aktiboagoa izan dadila nahi dugu, horretarako datorren ostegunean zuen kontsumoa ahal den neurrian murriztu dezazuen proposatzen dizuegu. Ez zaitezte irekita dauden denda edota establezimenduetara sar, itzali zuen sakelakoa, ez erabili diru-txartelik, gutxitu ahal den neurrian zuen kontsumo elektrikoa… Lan egiten ez duten 16 urtetik gorako 16 miloi pertsona inguruk Greba Orokorra babesteko aukera dute oraindik lan egiten duten batera Kontsumo Greba honetan parte hartuz. Azkenik, arratsaldeko 17:30ean herrian egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. 29an zugatik, denongatik… Ezazu lanik egin, ezazu kontsumitu!