Eskilarapeko Ateneoa
Etxebizitza guztiontzat
Ermua Libertarioaren logoa
Gako hitzak:
represión   Argazkiak   No time for love   Etxebizitza   Ermua   foro   Historia   Emakumea   Autogestión   Crisis   cultura libre   solidaridad   laboral   Berdintasuna   libertari@   Informazioa  
Sitio desarrollado con SPIP
Valid XHTML 1.0 Strict
Valid CSS!
Licencia Creative Commons
Esta obra está
bajo una licencia
de Creative Commons
.
Hasiera > Local > Mexico rebelde ihardunaldiak
Versión para impreimir Versión imprimir | Pincha para enviar este artículo por email Enviar por email
Mexico rebelde ihardunaldiak
Urriaren 26tik 31era
Asteartea 2009-ko urriaren 20a

Artikulu honen bertsio guztiak: [Español] [euskara]

Mexikon, munduko beste herri askotan bezalaxe, “justiziak” protesta egiten dutenen kontrako errepresioa sustatzen du eta herriaren, indigenen, emakumeen eta abarren oinarrizko eskubideak bortxatu, desagerrarazi jipoitu eta erauzi egiten dituztenen zigorgabetasuna bultzatzen du.

Gobernuarentzat eta bere erakundeentzat goian daudenen zigorgabetasuna baino ez dago eta izua behekoentzat; esaterako: armadaren xaxatze militarra Chiapaseko komunitate zapatisten kontra; herri osoak okupatzea eta bertakoak torturatzea Guerreroko kostaldean eta mendatean; San Salvador Atencoko FPDTko kideen kontrako epaiketa, bertan Ignacio del Valleri eta bere 11 burkideri 112 urteko espetxe zigorra ezarrita; Acteal-en, otoitza egiten zuten bitartean hildako 45 lagunen hiltzaileen kontrako froga garbiak izan arren, Nazioko Justizia Gorte Gorenak erabaki du sarraski horretako 20 akusatuak kalean uztea, bizirik geratu ziren lekukoek zuzeneko egile gisa ezagutu bazituzten ere.

Beste adibide bat Oaxaca da, errepresio basatitik 2 urte igarota (200 atxilotu baino gehiago, emakume bortxatuak, desagerpenak, Brad Will kazetari iparramerikarraren hilketa) arduradunek erabateko zigorgabetasuna izaten jarraitzen baitute.

Mexiko da Ameriketako herrialderik “arriskutsuena” prentsa askatasunari dagokionez, 2000tik 55 kazetari erail eta beste zortzi desagerrarazi dituztelako.

Gobernu federalaren narkotrafikoaren kontrako ustezko gerrak ehunka mexikar kartzelatu eta desagerrarazi dituen politika argia ezkutatzen du mugimendu matxinoaren kontra. Nekazari eta indigenen kontrako erasoak eta lurrak kentzeko kanpaina etengabeak, transnazionalen negozioak (haien artean Iberdrola, Sol Meliá, Endesa eta BBVA espainiarrak) bultzatzearren, pertsonen zein kolektiboen kontrako errepresio, zigorgabetasun eta berme urraketa zerrenda luze eta amaiezina eratu dute.

Mexikoko gero eta militarizazio handiagoak eta talde paramilitarren jarduerak Chiapasen, Oaxacan, Guerreron eta abarretan giza eskubideak behin eta berriz bortxatzeko joera sortu dute, eta komunitateetako emakumeek, bereziki indigena eta pobreek, jasan dute bortizkeria gehiena indar militarrek biztanleriaren gaineko kontrola ezarri nahi duten agertoki honetan; AEBetako Gobernuak finantzatu eta armaturiko armada mexikarraren jokabideak, “narkotrafikoaren kontrako ustezko borrokan”, mugimendu matxinoaren kontrako osagai bat du, kaleak eta komunitateak hartuta, saiatzen delako eskubide ezberdinak aldarrikatu edota egunetik egunera euren burujabetza eraikitzen duten erresistentziako komunitateak eta erakundeak elkarren kontra jartzen.

Kapitalismoaren eragozpenei (desegituraketa soziala, migrazioa eta delinkuentzia antolatua) erakundeen bortizkeriarekin baino ez die erantzuten, aintzat hartu gabe jatorri eta izaera ekonomiko, sozial eta politikoa duten arazoak direla, eta leherrarazten dituzten arrazoiak pobrezia, langabezia, miseria, gosea eta bazterkeria direla. Datu ofizialek salatzen dute herrialdean 2006-2008 artean muturreko pobrezia 14 milioi pertsonatik 19 milioira igaro zela (Mexikon 80 milioi pobre daude, biztanleria osoaren bi heren).

Munduko Bankuaren eta Garapenerako Banku Inter-Amerikarraren asmo argia eta garbia da herri indigenen jabetza komunitarioarekin bukatzea, horrela proiektu suntsitzaile erraldoiak ezarri ahal izateko eta herri indigenentzako migrazio mekanismoak bultzatzea lortzeko, euren lurraldea, kultura eta abar galduta eta miseriazko hiri-ingurabideen zati bihurtuta.

Herrialdea gerran dagoela dirudi, nahiz eta “benetako gerra behekoen kontra den, euren lurrengatik, euren baliabide naturalengatik, transnazionalen (Iberdrola, Endesa, BBVA..) lapurretaz eta agintari ofizialen ustelkeriaz gain”; badaude beste eragile batzuk, turismoaren industria, kasu, lurralde horiek pribatizatzeko beharra dutenak, azpiegiturak edukitzeko (errepideak, aireportuak eta abarrak).

Panorama iluna bada ere, Oaxacan, Guerreron, Chiapasen eta abarretan komunitateek eta bertako gizarte erakundeek matxinatzen jarraitzen dute egunero, euren lurraldeen alde, preso politiko guztien askatasunaren alde, euren burujabetza eraikitzen eta gu ELKARTASUN AKTIBORA deitzen, SALATU DEZAGUN eta ESKATU DIEZAIEGUN geure gobernu eta multinazionalei Giza Eskubideak urratzen dituzten gobernuekin harremanak eteteko eta haiekin lankidetzan ez aritzeko.

Erantzun honi



Gunekogora-beheretan parte har dezakezu eta zure artikuluak proposatu izena emanez. Segidan, e-posta batez bidez, gunearen eremu pribatuan sartzeko zure atzipen-kodeak ukanen dituzu. ermukoateneo@nodo50.org